Martxoaren 20an, ate irekien jardunaldi bat egingo da AMEIko (Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua) irakaskuntza-unitatean Lege eta Auzitegi Medikuntzako espezialitatea ezagutzeko.
Jardunaldia 12:00etan Auzitegi Klinikako liburutegian hasiko da, Bilboko Justizia Jauregian (Buenos Aires kalea 6).
Gure Irakaskuntza Unitatean espezializateko prestakuntza-ibilbidea azalduko dugu eta Institutuaren instalazioak bisitatuko ditugu. Tutorea eta ikasketaburua ere ezagutu ahal izango dituzu, eta gure egoiliarrekin harremanetan jarri.
Bertaratzeko, izena eman behar da helbide elektroniko honen bidez: moraga.n@justizia.eus
Bertaratzerik ez baduzu eta espezialitatearen online aurkezpen bat jaso nahi baduzu ere idatzi helbide horretara.
Zure zain gaude.
Egoiliarrentzako ate irekien eguna 2025. AMEIko Irakaskuntza Unitatea
Argitalpen-data:





