Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Egindako arau-hauste motaren arabera. Delitu arina bada, gehienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Gainerako delituetan, oro har, 2 urte iraun dezake. Hala ere, zenbait kasu larritan muga hori 5 urtera arte igotzen da.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Prozesu osorako hezitzaile bat esleituko zaio, eta hura izango da neurria betetzearen eta aldizkako txostenak egitearen zuzeneko arduraduna, eta epaia eman zuen epaitegira bidaliko du. Epaitegiak zehaztuko ditu ez-betetzearen ondorioak.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Adingabeen epaitegiak anomalia edo asaldura psikikoren bat, edari alkoholdunen, droga toxikoen edo substantzia psikotropikoen kontsumoarekiko adikzioa edo pertzepzioaren asaldura hautematen duenean, eta bizitzan baldintza egokiak dituenean mendekotasun-prozesuak edo psikismoaren disfuntzio esanguratsuak gainditzen lagunduko dien programa terapeutiko baten onuradun izateko.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Zeregin hauek izan daitezke: tailer okupazional batera, hezkuntza konpentsatzaileko gela batera edo enplegurako prestatzeko ikastaro batera joatea, animazio soziokulturaleko jarduera egituratuetan parte hartzea, konpetentzia sozialerako ikaskuntza-tailerretara joatea, etab.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Neurri horretan, zehapen soileko alderdiak jarduerak egiteko ekintza positiboarekin konbinatzen dira. Adingabeek edo gazteek asteburuan zehar egiten dituzten jarduerak kontrolatzea da helburua, jarduera horiek hezkuntza-arlokoak direla bermatuz.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Legez ezartzen da adingabeak edo gazteak uko egin diezaiokeela mendekotasuna gainditzeko tratamenduari. Kasu horretan, epaileak bere inguruabarrei egokitutako beste neurri bat aplikatuko du.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Esku-hartze honen xede diren adingabeek eta gazteek eskolako prestakuntza-maila baxua izan ohi dutenez, eta hainbat hutsune izaten dituztenez irakurketa- eta idazketa-mailan, ahozko eta idatzizko ulermenean eta zenbakizko kalkuluan, ikastetxeek alfabetizazio- eta informatika-gelak dituzte.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Hezitzaile kualifikatu batek jarraipena egingo dio haren jarduerari eta ikastetxera, lanbide-heziketako zentrora edo lantokira joateari, kasuaren arabera, eta egindako arau-haustea eragin zuten faktoreak gainditzen lagunduko dio.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bai, "behin-behinean" ezar daiteke, dagokion entzunaldia (epaiketa) egin arte.
    FAQ: Ohizko galderak