Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da exequatur demanda? Nola izapidetzen da?

Exequatur-prozedura atzerriko epai bat Espainian baliozkoa den eta, beraz, estatu horretan betearazi daitekeen aztertzen duen prozedura judiziala da. Gai Zibiletako Nazioarteko Lankidetza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 29/2015 Legean (leiho berri batean irekitzen da) araututa dago.

Prozeduraz arduratzeko eskumena aitorpena edo betearazpena eskatzen duen alderdiaren edo atzerriko ebazpen judizialaren ondorioak pairatuko dituen pertsonaren egoitzako Lehen Auzialdiko Epaitegiari dagokio.

Exequatur-prozedura, abokatua eta prokuradorea behar dituena, edozein interesdunaren demandaren bidez hasten da. Horrekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Atzerriko ebazpenaren originala edo kopia kautoa, behar bezala legeztatuta edo apostillatuta.
  • Ebazpena auzi-ihesean eman bazen, epatze-zedula edo haren baliokidea entregatu edo jakinarazi izana egiaztatzen duen agiria.
  • Atzerriko ebazpena jatorrizko estatuan irmoa dela eta, hala badagokio, betearazte-indarra duela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu; alderdi hori ebazpenean bertan jaso ahal izango da, edo, bestela, jatorrizko auzitegiak aplikatutako legetik ondorioztatu.

Gainera, kautela-neurriak eska daitezke.

Exequatur-demanda aurkeztu ondoren, Justizia Administrazioaren letraduak aztertu egiten du, eta, bidezkoa bada, dekretu bat ematen du demanda onartzeko eta alderdi demandatuari helarazteko, nahi badu aurka egin dezan hogeita hamar eguneko epean. Aurkakotza formalizatu ondoren, edo horretarako epea amaitu eta formalizatu ez bada, jurisdikzio-organoak ebatziko du auto bidez, hamar eguneko epean.

Eskaera egoera zehatz batzuetan soilik uka dezakeen exequatur-autoaren aurka apelazio-errekurtsoa baino ezin da aurkeztu.