Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nire exequatur-demanda ukatu dute. Zer egin dezaket?

Exequatur-prozedura atzerriko epai bat Espainian baliozkoa den eta, beraz, estatu horretan betearazi daitekeen aztertzen duen prozedura judiziala da. Horretaz arduratzeko eskumena aitorpena edo betearazpena eskatzen duen alderdiaren edo atzerriko ebazpen judizialaren ondorioak pairatuko dituen pertsonaren egoitzako Lehen Auzialdiko Epaitegiari dagokio. Prozesua atzerriko ebazpena aitortzen edo ukatzen duen exequatur-autoak amaitzen du.

Interesduna ez badago ados emaitzarekin, apelazio-errekurtsoa baino ezin du aurkeztu. Hori Probintzia Auzitegiaren aurrean egiten da, hogei eguneko epean, autoa jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoan, aurkaratzen dituen erabaki zehatzak eta oinarri dituen alegazioak azaldu behar dira. Orobat, errekurritutako autoa baieslea bada, jurisdikzio-organoak une horretan eten dezake ebazpenaren betearazpena, edo kauzioaren mende jarri.

Azkenik, Probintzia Auzitegiak bigarren auzialdian emandako ebazpenaren aurka, legitimazioa duen alderdiak arau-hauste prozesalaren ondoriozko aparteko errekurtsoa edo kasazio-errekurtsoa jar dezake, Prozedura Zibilaren Legearen arabera.