Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Euskadiko hainbat organo judizialen kodeak eta izenak eguneratu dira

Argitalpen-data: 

Euskadiko hainbat organo judizialen kodeak eta izenak eguneratu dira

Antolaketa Eredu Berriaren (NUMO) sendotze-prozesuaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat organo judizialek amaitu dute beren identifikazio-kode ofizialaren eta izendapenaren egokitzapena, 1/2025 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eguneratze honek arkitektura judizial berria islatzen du, eta Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Durango, Eibar, Gernika-Lumo, Getxo, Irun, Tolosa eta Vitoria-Gasteizko egoitzei eragiten die.

Identifikazio zuzena bermatzeko, Epaitegien izen berrien atal bat argitaratu da, aurreko erreferentzien eta indarrean daudenen arteko lotura zehazten duena. Informazio guztia operatibo eta eskuragarri dago Eraikin Judizialen Bilatzailean, herritar zein profesionalentzat funtsezkoa den tresnan.

Euskadiko Justiziak aurrera dihardu kalitatezko zerbitzu publiko batean oinarrituta dagoen paradigma integratu eta eraginkorrago baten bidean; gertutasuna eta bikaintasun teknikoa uztartzen dituzten erakundeak sendotuz.