Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Zinpekogaia > Ohiko galderak

Zinpekogaiari buruzko ohiko galderak

Edonor izan daiteke zinpekogai?

Ez. Zinpekogai izateko, hautesle-erroldan inskribatuta egon behar duzu, zinpekogaiak hautesle-erroldan inskribatutakoen artean zozketa bidez hautatzen direlako. Zozketak publikoak dira eta dagokionean iragartzen dira.

Gora itzuli

Nahitaezkoa da epaimahaian parte hartzea?

Herritarren eskubidea eta betebeharra da. Hortaz, nahitaezkoa da, honako hauentzat izan ezik: 65 urte baino gehiago dituztenentzat, lehen ere zinpeko lanak bete dituztenentzat, familia-arazo larriak dituztenentzat edota salbuespenezko beste edozein arrazoi argudiatzen dutenentzat.

Gora itzuli

Zer gertatuko litzateke deitua izan ondoren, ezin izango bazina bertaratu?

Agindutako egunean ezin baduzu agertu, jakinarazpena garaiz egin behar duzu eta ezintasun horren arrazoiak eman. Egiten ez baduzu, baliteke 150 euroko isuna jartzea, lehendabiziko zitazioari huts eginez gero eta, isun handiagoa (zure egoera ekonomikoaren arabera) bigarren zitazioari huts eginez gero, 600 eta 1.500 euro artekoa, hain zuzen.

Gora itzuli

Zinpekoa ez izateko arrazoi bat badaukat, noiz eta nola adierazi behar dut?

Zinpekoen izendapenak azaroan bidaltzen dira. Izendapena jaso eta 15 egun izango dituzu zinpeko epaimahaiaren kide ez izateko zure arrazoia aurkezteko. Horretarako Epaitegi Dekanoan edo zure herriko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu behar duzu. Zure NAN agiria (jatorrizkoa eta fotokopia) eta jaso duzun eskutitza aurkeztu behar dituzu. Bertan inprimaki bat bete beharko duzu. Senide baten izenean aurkeztu behar baduzu, bere NAN agiria (jatorrizkoa eta fotokopia), eskutitza, eta zure NAN agiria aurkeztu behar dituzu.

Gora itzuli

Zer dakar berekin du zinpekogai aukeratua izateak?

Hurrengo bi urteetan zinpekoen epaimahaian parte hartzeko deia jasotzeko aukera dakar berekin. Hala, helbidea aldatuz gero edo bateragarritasun edo gaitasun ezagatik edo debekuren bat dela medio zinpekogai izateko zure baldintzak aldatuz gero, kasuan kasuko probintzia auzitegiari jakinarazi beharko diozu berehala.

Gora itzuli