Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Zigorren kudeaketa

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua

Barne Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Sailaren arteko 2011ko abuztuaren 8ko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) EAEko Epaitegiek eta Auzitegiek ezarritako komunitatearen onerako izango diren lanak egiteko zigorrak (KOL) eta zigorrak betearazteko ordezko erak (zigor askatasun-gabetzaileak etetea eta kondenak ordezkatzea) benetan betetzen direla zaintzeaz arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Era berean, esku hartuko du zigortuak helbidea gure autonomia erkidegoan badu, nahiz eta epaia beste erkidego bateko Epaitegi edo Auzitegi batekoa izan.

Atxilotuari Laguntza eta Orientazioa emateko Zerbitzuak (ALOZ) eta Birgizarteratzeko Laguntza Zerbitzuak (BLZ) zituzten hainbat ardura hartzen ditu ZKEZ-ek bere baitan, eta EAEKO Justizia jauregietan aipatutako zerbitzu horiek hartzen zuten tokian dago.