Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Zigor-aurrekariak > Zigor-aurrekarien ziurtagiria

Zigor-aurrekarien ziurtagiria

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zigortuen Erregistro Zentralean, igorpenaren egunean zigor-aurrekariak dituzula edo ez dituzula egiaztatzen duen ziurtagiria da. Justizia Ministerioa da izapidea kudeatzearen arduraduna.

OHARRA: Zigor-aurrekarien ziurtagiriek ez dute adingabeekin lan egiteko balio. Horretarako baliozkoa dokumentu bakarra Sexu Izaeragatiko Delituen Ziurtagiria da.

Zein kasutan erabil dezakezu

Zigor-aurrekarien ziurtagiria zenbait oposiziotan, lanpostutan, armak edukitzeko baimena eskatzerakoan edo nazionalitatea eskatzerakoan eskatzen dute.

Zer behar duzu

Aurrez aurre edo posta arrunt bidez eskatzeko:

  • 790 inprimakia (jaitsi ezazu inprimakia Justizia Ministerioaren Egoitza Judizial Elektronikotik) bete behar duzu. Gogoratu: inprimakiak ezin dira fotokopiatu, eskaera bakoitzak zenbaki-kode propioa baitu.
  • Betetako inprimakia Zerga-agentziaren laguntzaile den finantza-erakunde batera eraman (gehienak laguntzaileak dira) eta tasa ordaindu behar duzu. Banku elektronikoaren bitartez ere ordaindu dezakezu, baldin eta Zerga-erakundearen laguntzaile diren finantza-erakundeetan kontu irekia baduzu eta sinadura elektronikoa badaukazu.
  • Finantza-erakundeak emandako kopia leihatilan aurkeztu edo postaz bidali behar duzu.
  • Interesduna zu bazara, zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.
  • Posta arruntaz eskatu behar baduzu, eskatutako dokumentazioarekin batera, aurre-ordaindutako kartazal bat bidali behar duzu -espres posta edo mezularitza enpresa batekoa-. Kartazalean bidalketa-helbidea idatzi behar duzu.

Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:

Nork egin dezake

Interesdunak: edozein pertsona fisiko adinez nagusia, pertsona juridikoak euren legezko ordezkarien bitartez.

Eskatzailea beste pertsona baten ordezkaria bada, ordezkariak bere nortasuna eta eskatzailearena egiaztatu beharko ditu, eta legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen zuzenbidezko dokumentua eduki beharko du.

Europar Batasuneko beste herrialde bateko nazionalitatea baduzu, zure aurrekariak zure nazionalitateari dagokion Estatuko agintari nagusiei eskatuko zaizkio eta txostena espainiako ziurtagiriari gehituko zaio. Kasu horretan, ziurtagiriaren izapidetzea herrialde horren araudiaren, praktikaren eta epeen baitan egingo da.

Ziurtagiria Erakunde Publiko batek edo enpresa batek eskatu badu, adibidez, lan-poltsetarako, adopzioetarako, baimenak eskuratzeko eta abar, zerorrek ez eskatzeko eskubidea duzu, eta Administrazioari zure zigor-aurrekarie buruzko informazioa eskuratzeko baimena eman diezaiokezu. Baimen eredua: Administrazioak Zigor-aurrekariak eskatzeko baimena.

Non aurkeztu

Aurrez aurre edo posta arrunt bidez:

Internet bidez Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.

Nola erantzuten dizugu

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu ziurtagiria bertan emango dizute. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.

 
Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko.

Izapidearen kostua

Ordaindu behar duzun tasa 3,78 eurokoa da.

Tasaren zenbateko zehatza ordaindu behar duzu, kopurua gaizki idatziz gero finantza-erakundeak ezin baitu dirurik itzuli eta itzulketa eskatzeko okerreko diru-sarrera itzultzeko espedientea hasi beharko duzu.

Informazio osagarria

  • Tasa atzerrian ordaindu behar baduzu:

Banku elektroniko sistemarik ez baduzu, ziurtagiria eskatzen duzun herrialdean dagoen Zerga Agentziarekin lan egiten duen espainiako finantza-erakunde batera jo behar duzu, edo bestela banku-transferentzia bat egin dezakezu Justizia Ministerioaren diru-sarrera kontuan:

ERAKUNDEA: BBVA
KONTUAREN TITULARRA: Ministerio de Justicia - Cuenta Restringida Recaudación Tasas Extranjero
KONTUAREN TITULARRAREN IFZ ZK.: S-2813610-I
BANKU-KONTUAREN IBAN EDO NAZIOARTEKO KODEA: IBAN ES62 0182 2370 4202 0800 0060
BBVAren BANKUAREN IDENTIFIKAZIO KODEA: BBVAESMMXXX

  • Eskaera atzerritik posta arrunt bidez bidali nahi baduzu:

Informazio guztia Herritarren arreta zerbitzuaren Bulego Nagusira bidali behar duzu, zigor- arloko bulegora, Justizia Ministeriora. Calle Bolsa, 8. 28012, Madrid.

  • Zure ziurtagiria atzerrian erabiltzeko bada:

Ziurtagiria legeztatu behar duzu. Dokumentua zein herrialdetarako nahi duzun adierazi behar duzu (legeztatze bakarra edo Hagako apostilla). Hala ere, 2019ko otsailaren 16tik, Europar Batasunetik kanpoko herrialde baterako bada, zigor-aurrekarien ziurtagiri negatiboek eta Erregistro Zibilek eta kontsulatuek igorritako dokumentuak ez dira apostilla bidez legeztatu behar.

  • Ziurtagiria behar ez baduzu baina zure aurrekariak kontsultatu nahi badituzu:

Zure nortasuna egiaztatu behar duzu eta tasarik ordaindu gabe zuri buruzko datuak ikusteko eskubidea daukazu.


Ziurtagiri digitala baduzu, gobernu zentralak herritarren zerbitzura duen Herritarren Karpetan zure zigor-aurrekari eza kontsultatu dezakezu, tasarik ordaindu Gabe.

  • Ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu:

Elektronikoki emandako ziurtagiriak Egiaztapen Kode Segurua izeneko zenbaki bat du, egiazkotasuna bermatzen duena. Baliozkotasuna egiaztatzeko, Zigor Aurrekarien ziurtagiri elektronikoaren Egiaztatze Zerbitzuan ziurtagiria egiaztatu dezakezu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.