Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Bai. Zinpeko epaimahaian aritu den orok, bai titularrak bai ordezkoak, ordainsaria jasotzeko eskubidea dauka.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ez. Zinpekogai izateko, hautesle-erroldan inskribatuta egon behar duzu, zinpekogaiak hautesle-erroldan inskribatutakoen artean zozketa bidez hautatzen direlako. Zozketak publikoak dira eta dagokionean iragartzen dira.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Agindutako egunean ezin baduzu agertu, jakinarazpena garaiz egin behar duzu eta ezintasun horren arrazoiak eman. Egiten ez baduzu, baliteke 150 euroko isuna jartzea, lehendabiziko zitazioari huts eginez gero eta, isun handiagoa (zure egoera ekonomikoaren arabera) bigarren zitazioari huts eginez gero, 600 eta 1.500 euro artekoa, hain zuzen.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Hurrengo bi urteetan zinpekoen epaimahaian parte hartzeko deia jasotzeko aukera dakar berekin. Hala, helbidea aldatuz gero edo bateragarritasun edo gaitasun ezagatik edo debekuren bat dela medio zinpekogai izateko zure baldintzak aldatuz gero, kasuan kasuko probintzia auzitegiari jakinarazi beharko diozu berehala.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Zinpekoen izendapenak azaroan bidaltzen dira. Izendapena jaso eta 15 egun izango dituzu zinpeko epaimahaiaren kide ez izateko zure arrazoia aurkezteko. Horretarako Epaitegi Dekanoan edo zure herriko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu behar duzu. Zure NAN agiria (jatorrizkoa eta fotokopia) eta jaso duzun eskutitza aurkeztu behar dituzu. Bertan inprimaki bat bete beharko duzu.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Herritarren eskubidea eta betebeharra da. Hortaz, nahitaezkoa da, honako hauentzat izan ezik: 65 urte baino gehiago dituztenentzat, lehen ere zinpeko lanak bete dituztenentzat, familia-arazo larriak dituztenentzat edota salbuespenezko beste edozein arrazoi argudiatzen dutenentzat.
    FAQ: Ohizko galderak