
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Zure semea jazartzen duten pertsonak ere adingabeak badira, salaketa jartzeko polizia-etxera edota Adingabeen Fiskaltzara jo dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Zuk zeuk jo dezakezu zerbitzu honetara. Orokorrean, edozein deliturekin lotutako indarkeria-gertakariren bat pairatuz gero, Poliziak, osasun-zerbitzuek edo Epaitegiko langileek Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jotzeko aukeraren berri emango dizute.FAQ: Ohizko galderak
-
BLZn laguntza eskatuz gero, zerbitzu honetako profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira biktima izateagatik dagozkizun eskubideen inguruan laguntza emateko eta prozesu juridiko guztian zehar laguntzeko (salaketa jartzen laguntzeko, lor ditzakezun laguntza ekonomikoen berri emateko, laguntza psikologikoa emateko...). Zerbituz horrek, gainera, zuk hala baimenduz gero, epaitegiei eta fiskaltzari zure egoeraren berri emango die, haiek erabakiak errazago hartu ahal ditzatenFAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Babes-aginduak berekin dakar biktimari etengabe jakinaraztea inputatuaren egoera prozesala, bai eta hartutako kautela-neurrien irismena eta indarraldia ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Biktimarengana, bere senideengana edo epaileak nahiz auzitegiak zehaztutako pertsonengana hurbiltzeko debekua ezartzen zaionean pertsona bati, zigortuak ezin du haiengana hurbildu, dauden lekuan daudela, ez eta haien etxebizitzetara, lantokietara edo biktima maiz egoten den beste edozein lekutara ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Hala da, baina dena dela, eta etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduaren Eraginkortasunerako Koordinazio Protokoloarioarekin bat etorriz, babes aginduetarako koordinazio zentrora joan zaitezke, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura hain zuzuen ere. Zerbitzu horretan, azaldutako gabeziak egiaztatuko dituzte eta irtenbide praktikoena zein den aztertuko dute.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Espainiako estatuan bizi den edonork jar dezake salaketa genero-indarkeria dela-eta, Espainiako herritarrek dituzten prozesu-berme berberekin.FAQ: Ohizko galderak
-
Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu. Gaur egun, EAEko Birgizarteratze Institutuak eta Clara Campoamor elkarteak (Gasteiz) kudeatzen dute.FAQ: Ohizko galderak
-
Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak bertara jo duten mota guztietako delituen biktimei eskaintzen die arreta, baita, kasu bakoitza aztertu eta gero, zerbitzu eta erakunde egokietara bideratzea komenigarria bada ere, adierazitako laguntza-eskakizunaren edukia kontuan hartuta.FAQ: Ohizko galderak
-
Edozein motatako delituren baten biktima izan bazara.FAQ: Ohizko galderak