Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Epaitegiko Lantalde Psikosoziala Justizia Administrazioaren aholkularitza organoa da eta epaile eta fiskalen aginduetara dago. Lanaren esparruan Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren menpe dago eta bertan lan egiteko oposaketak egin behar dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Epaitegiko Lantalde Psikosoziala psikologo, hezitzaile eta gizarte-langileez osaturiko talde teknikoak euren arloei dagozkien gaietan adingabeen epaileei eta Ministerio Fiskalari laguntza teknikoa emateaz arduratzen dira, horretarako txostenak egiten dituzte eta proposamenak bidaltzen dizkiete. Horrezaz gain, laguntza profesionala ematen diete adigabeei atxilotzen dituztenetik eta bitartekaritza lanak egiten dituzte adingabeen eta biktimen edo kaltetuen artean.FAQ: Ohizko galderak
-
Epaitegiko Lantalde Psikosozialaren bulegoak EAEko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan, Getxon eta Barakaldon daude.FAQ: Ohizko galderak
-
Oro har, epaileek edo fiskalek eskatu ohi dituzte mota horretako txosten profesionalak, batez ere, zigor-arloan edo familia-gaietan dihardutenek. Hala, Kode Zibileko 92. artikuluaren azken atalak honakoa dio: "Epaileak, ofizioz edo interesdunek hala eskaturik, adituen irizpena eska dezake."FAQ: Ohizko galderak