Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Hiru kasu eman daitezke: ziurtagiria momentuan deskargatzea, egiaztagiria deskargatzea eta egun gutxi barru dokumentazioa zure etxean jasotzea, edo Erregistro Zibilean eskaerak jasotzeko gaitasunik ez izatea eta aurrez aurre edo postaz eskatu behar izatea.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Zigor-arloko salaketei dagokionez, bai. Herritarrek edozer gertakari sala dezakete bertan, polizia-etxeetan (Udaltzaingoan, Ertzaintzan, eta abar) egin dezaketen bezala. Baina Bake Epaitegietan judizio arinenak soilik epaitzen dira; irainak, derrigortze-kasuak eta zenbait mehatxu-mota.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ebazpena eman zuen epaitegian
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Oro har, udalerri handiena edo auzi gehien dituena da barruti judizialari izena ematen diona; barruti judizialeko buru deitzen zaio hari. Barruti judizial bakoitzak lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi bat izaten du, gutxienez, eta barruti judizial hori osatzen duten gainerako herrietan bake-epaitegiak izaten dira. Gaur egun Euskadin dauden 14 barruti judizialek zer udalerri biltzen dituzten jakiteko, JustiziaEus-en kontsulta dezakezu.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Erreklamatzen duzun diru kopurua 90 eurotik beherakoa  bada eta demandatutako pertsonaren herrian Lehen Auzialdiko epaitegirik ez badago, demandaren idazkia edo inprimakia Bake Epaitegian aurkeztu behar duzu, kasu horretan organo eskuduna baita.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Beheragoko mailako organo batek hartutako erabakiak maila bat goragokoak berrikus ditzake.Ez bazaude ados bake-epaileak erabaki duenarekin, apelazio-errekurtsoa jar dezakezu zure barruti judizialeko Lehen Auzialdiko Epaitegian (auzi zibila bada) edo zure barruti judizialeko Instrukzioko Epaitegian (zigor-arlokoa bada).
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ez. Bake Epaileak jarduera hori dagokion Barruti Judizialean guardian dagoen Instrukzioko Epailearen esku utzi behar du.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bake-epailea eta bere ordezkoa udaleko osoko bilkurak hautatzen ditu. Lege-baldintzak betetzen dituzten eta hori eskatu duten pertsonen artean egingo da hautaketa.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ez. Azpiegitura judizialean sartuta daudenez, agintean dauden bitartean debekatuta dute alderdi politiko edo sindikatuetako kide izatea.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Abokatu elkargokidea izatea bateraezina da bake-epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu-karguarekin, izan ere, postu horiek, normalean, funtzionarioek betetzen baitituzte eta horretarako bateraezintasun-araubidea ezartzen baita.
    FAQ: Ohizko galderak