
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Lanpostu-moten monografiek lanpostu bakoitzaren funtzioak eta lanak jasotzen dituzte, eta Justizia Adiministrazioko Pertsonal-gaietan eskuduna den Zuzendariak onartuko ditu (Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialek eta Fiskalak Antolatzeko Plana).FAQ: Ohizko galderak
-
Kalitatea Kudeatzeko sistema baten bidez, plangintza, neurketa, analisia eta etengabeko hobekuntza ezartzen dira Justizia Administrazioan. Horretarako, adierazle-sistema bat erabiltzen da. Sistemaren jarraipenak erabiltzailearekiko konpromisoen jarraipena ahalbidetuko du. Adierazle horiek oinarri hartuta, disfuntzioak identifikatu ahal izango dira Bulego Judizialen funtzionmenduan, eta, behin disfuntzio horien arrazoiak zeintzuk diren jakinda, zuzentzeko neurriak hartu ahal izango dira...FAQ: Ohizko galderak
-
Euskadiko Justizia-Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu-Planak hainbat partehartze organo ezartzen ditu EAE mailan, Lurralde Historiko mailan eta barruti judizial mailan. Bertan daude ordezkatuak Epailetza, Fiskaltza, Justizia Administrazioaren letradua, Abokatutza, Prokuradoretza, Justizia Administrazioko langilegoa eta Justizia arloan eskudun den Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetza.FAQ: Ohizko galderak
-
Lanpostuen Zerrenda (LPZ) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan ezarritakoa errespetatuz egiten da, eta Bulego Judiziala ezarri den den barruti judizial bakoitzak onartzen du.FAQ: Ohizko galderak
-
Justizia Administrazioaren letradu zuzendari batek zuzentzen ditu ZPEak eta haren baitan egongo dira funtzioen aldetik bai zerbitzu orokorretako langileak bai eta, hala balegokio, zerbitzu horietako beste Justizia Administrazioaren letraduak ere (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. artikulua). Eusko Jaurlaritza da eskuduna ZPEak diseinatu, sortu eta antolatzeko (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. eta 454, artikuluak), eta berak egingo ditu lan horiek Idazkari-koordinatzaile...FAQ: Ohizko galderak
-
Barruti judizial bakoitzaren zerbitzu prozesal erkideak sortzea Justizia-gaietan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailburuaren aginduaren bidez onartuko da. Egitura, antolaketa orokorra eta funtzionatzen hasteko data ere jasoko dira agindu horretan. Orobat, kasuan kasuko barruti judizialaren lanpostuen zerrenda Eusko Jaurlaritzako Dekretu bidez onartuko da.FAQ: Ohizko galderak
-
"Dagokion lanpostu-zerrenda onartu ondoren, hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen berariazko lehiaketaren eta kudeatzaile arduradun lanpostuen zerbitzu-eginkizunen deialdia egingo da. Horiek ebatzi eta gero, akoplamendu prozesua zabalduko da karrerako funtzionarioek lanpostua berretsi edo beste lanpostu bat eska dezaten. Esleipen-hurrenkera lantokian osatutako antzinatasunaren araberakoa izango da. Orduan, berretsi edota berrantolatu gabeko karrerako funtzionarioei nahitaez esleituko zaizkie...FAQ: Ohizko galderak
-
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 521. artikuluan ezartzen da zer jo behar den xede-zentrotzat, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal guztietan eta Zerbitzu Prozesal Erkike bakoitzean. Hala, Zerbitzu Prozesal Erkide bakarra duen Barruti Judizial batean, bi xede-zentro baino ez dira egongo: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalena eta Zerbitzu Prozesal Erkidearena. Horrek esan nahi du lantoki bakarra izanik, lan-zama banatu beharko dela xede-zentro hori osatzen duten pertsonen...FAQ: Ohizko galderak
-
Jarduera-protokoloek jarduteko irizpide orokorrak ezartzen dituzte, mota bereko zerbitzu prozesal erkide guztien jarduera homogeneoa bermatze aldera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak kasuan kasuko onartzen dituen irizpideei egokituz, eta, betiere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu prozesal erkideen diseinuari eta antolaketari, baita Lanpostuen Zerrendaren lanpostu bakoitzari esleitutako funtzioei ere moldatuz (IJKAO-Idazkari Judizialen Kidegoaren Araudi Organikoaren 8. artikulua)...FAQ: Ohizko galderak
-
Sortutako eta abian jarritako epaitegi, sala edo auzitegi-sekzio beste unitate (Zuzeneko Laguntza Unitate Prozesalez ari gara) egongo dira. (Botere Judizialaren Legearen 437. artikulua).FAQ: Ohizko galderak