
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Pasiboaren erdia baino gehiago ordezkatzen duten kredituak dituzten hartzekodunek edozein momentutan eska dezakete jarraipen-prozedura likidazio-prozedura bihurtzea, justifikazio gehigarririk adierazteko beharrik gabe. Hori bai, ezinbestekoa da zorduna egungo kaudimengabezian egotea.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai zordunak baita hartzekodunek ere likidazio-prozedura berezia edo jarraipen-prozedura aukera dezakete.FAQ: Ohizko galderak
-
Zordunak, hirurogeita hamabi orduko epean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari jakinaraziko die jarraipen-prozedura berezia irekitzeko eskaera aurkeztu dela, eta prozedura horretan hartzekoduna dela.FAQ: Ohizko galderak
-
Mikroenpresen prozedura berezia hasteko eskaera zordunak, era ohikoan eta hirugarrenek ezagutzeko moduan, bere interes nagusiak administratzen dituen lurraldeari dagokion barruti judizialeko Erregistro eta Banaketa Bulegora (Dekanotza edo Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Erkidera) bidali behar da.FAQ: Ohizko galderak
-
Zordunak inprimakiarekin batera bidalitako dokumentazioa xede horretarako eskuragarri dagoen formulario normalizatuan sartzen da, bete bitartean adierazten den moduan.FAQ: Ohizko galderak
-
Prozedura berezia hastea eskatzeko, zordunak, hartzekodunak edo pertsonalki erantzule diren bazkideek Mikroenpresa Zerbitzu Elektronikoan eskuragarri dauden horretarako inprimaki normalizatuak bete behar dituzte online.FAQ: Ohizko galderak
-
Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dagoen edozein mikroenpresak helaraz diezaioke konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari prozedura berezi baten harira hartzekodunekin negoziatzen hasi dela jarraipen-plana edo martxan dabilen enpresaren likidazioa ondorio izango duen eskualdatzea adosteko xedearekin.FAQ: Ohizko galderak
-
Prozedura berezian zordun gisa parte hartzeko, abokatuaren laguntza eta prokuradore bidezko ordezkaritza prozesala behar dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Mikroenpresa izateko bi eskakizun bete behar dira: alde batetik, prozedura bereziaren eskaera egin aurreko urtean batez beste 10 langile baino gutxiago eduki izana eta, bestetik, urteko negozio-bolumena 700.000 ? baino txikiagoa izatea edo pasiboa 350.000 ?-tik beherakoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.FAQ: Ohizko galderak
-
Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dauden eta legeak ezarritako mikroenpresa izateko baldintzak betetzen dituzten zordunek prozedura honen hasiera eska dezakete. Pertsona juridikoa bada, haren administrazio-organoak egin behar du eskaera.FAQ: Ohizko galderak