
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Ahalik eta lasterren erantzungo dizute eta 30 eguneko epean, gehienez ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Kexak edo erreklamazioak egitea doako izapidea da.FAQ: Ohizko galderak
-
Eskatzen zaizun kopurua kontsigna dezakezu, zure kasua daraman Epaitegiaren Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan. Hala, nahiz eta zorraren kopuruarekin ados ez egon, zorra ordaintzeko borondatea agertuko duzu, baina kopurua berrikus dezaten eskatuta.FAQ: Ohizko galderak
-
Eskatutako zenbatekoa Bake Epaitegien, Kalte-ordainen eta Bestelakoen Kontu Berezian (Banco Santanderren kontuan) sartu behar duzu. Kontu hori bakarra da Espainia osorako.FAQ: Ohizko galderak
-
Alokairua hilero Epaitegien Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatzen baduzu, ordaintzeko borondatea agertuko duzu, eta etxearen errentatzaileak ezin izango du ez ordaintzeko arrazoirik argudiatu zu etxetik bota ahal izateko.FAQ: Ohizko galderak
-
Gordailuan utzitako zenbatekoa berreskuratzeko, gordailututako zenbatekoa itzultzeko eskaera egin beharko duzu, idatziz.FAQ: Ohizko galderak
-
Enkante batean parte-hartzeko gordailuak telematikoki egin behar dira Enkante Judizialen Atari Bakarrean.FAQ: Ohizko galderak
-
Biktimarengana, bere senideengana edo epaileak nahiz auzitegiak zehaztutako pertsonengana hurbiltzeko debekua ezartzen zaionean pertsona bati, zigortuak ezin du haiengana hurbildu, dauden lekuan daudela, ez eta haien etxebizitzetara, lantokietara edo biktima maiz egoten den beste edozein lekutara ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Babes-aginduaren barruan sartuta dauden izaera zibileko neurriek 30 eguneko iraupena izango dute.FAQ: Ohizko galderak
-
Hala da, baina dena dela, eta etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduaren Eraginkortasunerako Koordinazio Protokoloarioarekin bat etorriz, babes aginduetarako koordinazio zentrora joan zaitezke, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura hain zuzuen ere. Zerbitzu horretan, azaldutako gabeziak egiaztatuko dituzte eta irtenbide praktikoena zein den aztertuko dute.FAQ: Ohizko galderak





