
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Soldata Bermatzeko Funtsa (SBF), Lan eta Ekonomia Ministerioaren erakundea da, eta enpresak kaudimengabea dela edo hartzekodunen konkurtsoan dagoela adierazi duenean langileei zor zaizkien kalte-ordainak eta soldatak ordaintzeaz arduratzen da.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai, prozedura monitorio bitartez Jabekideen Elkargoek auzokideei zorrak eska diezaiekete.FAQ: Ohizko galderak
-
Erreklamatzen duzun diru kopurua 90 eurotik beherakoa bada eta demandatutako pertsonaren herrian Lehen Auzialdiko epaitegirik ez badago, demandaren idazkia edo inprimakia Bake Epaitegian aurkeztu behar duzu, kasu horretan organo eskuduna baita.FAQ: Ohizko galderak
-
Kasu horretan, Izatezko Bikoteen Erregistroaren arduradunak hamar egun balioduneko epea gehiago luzatu dezake, ofizioz edo interesdunek hala eskatuta, betiere zuhurtziaz.FAQ: Ohizko galderak
-
Eskaera bat atzera egiteak eta ondoren artxibatzeak ez du eragozten atzera egin duten pertsonek geroago beste eskaera bat aurkeztea.FAQ: Ohizko galderak
-
Izatezko bikote gisa eratzeko adierazpena ezeztatzea. Adierazpen hori elkarrekin adostuta edo bikotekideetako baten alde bakarreko erabakiz aurkeztu ahal izango da.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai, posible da bikotekideak berak edo bikotea osatzen duen pertsonetako bat beste pertsona batekin ezkontzea.FAQ: Ohizko galderak
-
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, 0401/2015 txostenean jasotakoaren arabera, "ohiko lana adingabeekin" egiten dela kontsideratzeko, lanaren jatorrizko izaeran adingabeekin ohiko harremana egon behar da, adingabeak izanik zerbitzu horren helburu nagusia.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez dago zertan aurrekarien ziurtagiria aldizka aurkeztu behar, baldin eta berri bat eskatzeko bidezko arrazoirik ez badago.FAQ: Ohizko galderak
-
Eskaera aurrez aurre egiten baduzu, 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Era horretara, arazo teknikorik ez badago, egun bateko epean sexu-izaerako delituen ziurtagiria jasoko duzu.FAQ: Ohizko galderak





