
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Herritar orok eskubidea du dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan, horien artean demandak.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Babes-aginduak berekin dakar biktimari etengabe jakinaraztea inputatuaren egoera prozesala, bai eta hartutako kautela-neurrien irismena eta indarraldia ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Herritar orok ofiziozko abokatu euskalduna eskatzeko eskubidea du.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza-ekitaldirako eguna eta ordua zehazteko eskaera bikotekideak (edo bietako bat, behintzat) erroldatutako herriko Erregistro Zibilean (edo Bake Epaitegian) egin behar da.FAQ: Ohizko galderak
-
Adopzioan hartzeko prozedura bete eta inskripzioa gauzatu ostean, adopzioan hartutako seme-alabek bi hilabeteko epea dute aurreko abizenei eutsi edo berriak hartzeko erabaki dezaten.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Jatorrizko herrialdearen zigor-aurrekarien ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da Espainiako nazionalitatea eskatu nahi duten adinez nagusi diren norbanako guztientzat.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta legeak zehazten dituenak dira: jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza... Horiek euskaraz eska ditzake erregistrora joandako edozein herritarrek.FAQ: Ohizko galderak
-
FAQ: Ohizko galderak
-
Zigor-aurrekarien ziurtagiria bai telematikoki, aurrez aurre edo postaz jasotzeko, 3,86 euroko tasa ordaindu behar duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Hainbat dokumentuk froga dezakete norbaiten erbestea, bai nazionalak, baita nazioartekoak ere. Esanak esan, 1936ko uztailaren 18tik 1955eko abenduaren 31ra bitartean Espainiatik atera ziren espainiar guztiak erbesteratutzat jotzen dira.FAQ: Ohizko galderak





