
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Oso garrantzitsua da kontuan izatea, AMEIra jo aurretik, subjektu kaltetuak aseguru-etxe arduradunarekin jarri behar duela harremanetan, jasandako kalteen ordaina eskatzeko.FAQ: Ohizko galderak
-
BLZn laguntza eskatuz gero, zerbitzu honetako profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira biktima izateagatik dagozkizun eskubideen inguruan laguntza emateko eta prozesu juridiko guztian zehar laguntzeko (salaketa jartzen laguntzeko, lor ditzakezun laguntza ekonomikoen berri emateko, laguntza psikologikoa emateko...). Zerbituz horrek, gainera, zuk hala baimenduz gero, epaitegiei eta fiskaltzari zure egoeraren berri emango die, haiek erabakiak errazago hartu ahal ditzatenFAQ: Ohizko galderak
-
Lanpostu-moten monografiek lanpostu bakoitzaren funtzioak eta lanak jasotzen dituzte, eta Justizia Adiministrazioko Pertsonal-gaietan eskuduna den Zuzendariak onartuko ditu (Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialek eta Fiskalak Antolatzeko Plana).FAQ: Ohizko galderak
-
Herritar orok eskubidea du dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan, horien artean demandak.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Babes-aginduak berekin dakar biktimari etengabe jakinaraztea inputatuaren egoera prozesala, bai eta hartutako kautela-neurrien irismena eta indarraldia ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Herritar orok ofiziozko abokatu euskalduna eskatzeko eskubidea du.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza-ekitaldirako eguna eta ordua zehazteko eskaera bikotekideak (edo bietako bat, behintzat) erroldatutako herriko Erregistro Zibilean (edo Bake Epaitegian) egin behar da.FAQ: Ohizko galderak
-
Adopzioan hartzeko prozedura bete eta inskripzioa gauzatu ostean, adopzioan hartutako seme-alabek bi hilabeteko epea dute aurreko abizenei eutsi edo berriak hartzeko erabaki dezaten.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Jatorrizko herrialdearen zigor-aurrekarien ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da Espainiako nazionalitatea eskatu nahi duten adinez nagusi diren norbanako guztientzat.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta legeak zehazten dituenak dira: jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza... Horiek euskaraz eska ditzake erregistrora joandako edozein herritarrek.FAQ: Ohizko galderak