Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Gatazka duten aldeetako edozeinek erabaki dezake bitartekaritza-prozedura amaitzea, baita bitartekariak ere egoera jakin batzuetan.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Oro har, bitartekaritza prozedura judiziala baino lehen, horrek dirauen bitartean edo ondoren has daiteke, baina gutxienez 6 hilabete igaro behar dira gai horren inguruko aurreko bitartekaritza saiakeratik.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bitartekaritza-prozedura hasteko idatziz eskatu behar dute bi aldeek, elkarrekiko adostasunez, edo alderdi batek besteak ontzat jotzen badu.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Familia bitartekaritzaren iraupena auziaren gorabeherakoa da. Esanak esan, askoz jota 4 hilabetekoa izango da, 6koa epea luzatzea onartuz gero.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Legeriaren arabera, familia-bitartekaritza honelakoa izan behar du: borondatezkoa, isilpekoa, gardena, inpartziala, neutrala, malgua, berehalakoa eta zuzenbidea errespetatu behar du. Era berean, kontraesaneko eztabaidan oinarrituta dago eta aldeek fede onez, lankidetzaz eta errespetuz jokatu behar dute.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legeak edozein bitartekaritza-prozesutako aldeei aplika dakiekeen eskubide eta betebeharren zerrenda aurreikusten du.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bitartekari izateko nahitaezkoak dira Bitartekarien Erregistroan izena ematea, titulazio jakin bat izatea eta familia-bitartekaritzan prestakuntza espezifikoa, nahikoa eta etengabea frogatzea. Azken horren parte da gutxienez 200 orduko bitartekaritza ikastaro teoriko-praktikoa gainditu izana.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • JustiziaEus-eko Aurretiazko zita Zerbitzura jo behar duzu berriro. Hor, "kontsulta edo ezeztapena" aukeran sakatu eta hitzorduaren kodea idatzi.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • 2021eko ekainaren 1etik aurrera, epaitegiek ediktuak Ediktu Taula Judizial Bakarraren (ETJB) bidez argitaratzen dituzte, eta bitarteko bakarrean biltzen dira bai iragarkia zein ediktuen bitartez egindako komunikazio-egintzak.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Justizia Administrazioarekiko harremanetan dauden pertsona guztiek eskubide batzuk aitortuta dituzte, eta betebehar jakin batzuk betetzera behartuta daude.
    FAQ: Ohizko galderak