Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Prozedura berezia hastea eskatzeko, zordunak, hartzekodunak edo pertsonalki erantzule diren bazkideek Mikroenpresa Zerbitzu Elektronikoan eskuragarri dauden horretarako inprimaki normalizatuak bete behar dituzte online.FAQ: Ohizko galderak
-
Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dagoen edozein mikroenpresak helaraz diezaioke konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari prozedura berezi baten harira hartzekodunekin negoziatzen hasi dela jarraipen-plana edo martxan dabilen enpresaren likidazioa ondorio izango duen eskualdatzea adosteko xedearekin.FAQ: Ohizko galderak
-
Prozedura berezian zordun gisa parte hartzeko, abokatuaren laguntza eta prokuradore bidezko ordezkaritza prozesala behar dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Mikroenpresa izateko bi eskakizun bete behar dira: alde batetik, prozedura bereziaren eskaera egin aurreko urtean batez beste 10 langile baino gutxiago eduki izana eta, bestetik, urteko negozio-bolumena 700.000 ? baino txikiagoa izatea edo pasiboa 350.000 ?-tik beherakoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.FAQ: Ohizko galderak
-
Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dauden eta legeak ezarritako mikroenpresa izateko baldintzak betetzen dituzten zordunek prozedura honen hasiera eska dezakete. Pertsona juridikoa bada, haren administrazio-organoak egin behar du eskaera.FAQ: Ohizko galderak
-
Zer egin behar dut Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoaren funtzionamenduan gorabeherarik jasoz gero?Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoaren inguruan kontsultarik edo gorabeherarik izatekotan, harremanetan jar zaitezke Service Manager (justicia.es)-en bidez.FAQ: Ohizko galderak
-
Plataforman sartu ostean, mikroenpresentzako prozedura berezia eska daiteke. Horretarako, hor bertan dauden argibideetan adierazitako hasierako-inprimakiak bete behar dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Mikroenpresentzako prozedura berezian parte hartzen duten guztiak (zordunak, hartzekodunak, legezko ordezkariak, laguntzaile juridikoak, konkurtso-administratzaileak eta organo judizialak) sar daitezke zerbitzuan.FAQ: Ohizko galderak
-
Doako Justizia eskaerak Orientazio Juridikoko Zerbitzuan aurkeztu behar dira (OJZ). Zerbitzu honek Euskadiko hiru hiriburuetan ditu bulegoak.FAQ: Ohizko galderak
-
Hasiera batean, izapidearen iraupenak ez du garrantzirik doako laguntza juridikorako, prozesuaren fase eta gorabehera guztietan erabil daitekeelako.FAQ: Ohizko galderak