
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Dibortzioa eman duen Lehen Auzialdiko Epaitegia da ezkontza inskribatu zenuten erregistro zibilean dibortziatu egin zaretela jakinarazi behar duena.FAQ: Ohizko galderak
-
Nahi beste ziurtagiri eska daitezke Erregistro Zibilean. Zenbait kasutan, denbora-tarte labur batean pertsona berdinari buruzko 10 eskaera jasoz gero, eskaera bertan behera gelditzen da, akats bat izan daitekeelako. Hala ere, ezinbestean beste kopia bat behar baduzu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez eska dezakezu arazo gabe.FAQ: Ohizko galderak
-
Lehenik eta behin jaso duzun ziurtagiri okerra suntsitu. Ondoren, eskaera egin zenuen Bake Epaitegira edo Erregistro Zibilera jo edo eskaera berria egin Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bitartezFAQ: Ohizko galderak
-
Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira. Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera telematikoa Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da eskaera. "Hartzailearen datuak" atalean, "EB" hautatuko dugu "Hartzailea" atalean, "Eranskin eleaniztunerako hizkuntza" eremua gaitu dadin, eta, hor, hizkuntza hautatu.FAQ: Ohizko galderak
-
Lehenik eta behin, ziurtagiria eskatu behar duzu erroldatuta zauden tokiaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bidez eta, ostean, ziurtagiri hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzara bidali behar duzu, erakunde hori baita dokumentuak jartzeko arduraduna.FAQ: Ohizko galderak
-
Espainiako Erregistro Zibilaren jaiotza-ziurtagiria eskatzeko, JustiziaEus-eko ziurtagiriak online eskatzeko aplikaziora jo behar duzu. Zure kasuan, ?jaiotza-herria? eremuan, nazionalitate-espedientea izapidetu zenuen Erregistro Zibila jarri behar duzu, eskaera bertara iritsi dadin.FAQ: Ohizko galderak
-
Jo Justizia Ministerioan dagoen modulura eta identifika zaitez elektronikoki onartutako edozein ziurtagiri edo modurekinFAQ: Ohizko galderak
-
Jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagirien eskaera guztiak Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egiten dira, eta, beraz, ez dago inolako muga geografikorik eskaera egitekoFAQ: Ohizko galderak
-
Ez, gomendagarriena eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin zuzenean harremanetan jartzea da.FAQ: Ohizko galderak