Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, Legeak agintzen duen moduan, gaitasun- eta hautatze-baldintzak betetzen dituela ikusten baldin badu, kasuan kasuko izendapenak egingo ditu eta lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ondoren, horren berri emango die Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiari eta Barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaileari, edota Dekanoari, bat baino gehiago egonez gero.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Epaitegia kokatuta dagoen herrian. Dena dela, kasuan kasuko Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, hala badagokio, beste herri batean bizitzeko baimena eman dezake.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bake Epaile titular edo ordezkoen plaza hutsak dagokion Udalek, bete baino lehenago deialdi publiko bidez iragarriko dituzte, eta instantziak aurkezteko epea eta tokia adieraziko dira. Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argiratuko dira eta Udaletxeko iragarki-taulan, Barrutiko edo Epaitegi Dekanoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian eta bertako Bake Epaitegian.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Espainiarra izatea, adin nagusikoa, ezgaitasunik ez izatea, esaterako, funtzio judiziala betetzeko fisikoki edo psikikoki ezindua egotea, dolozko delitu batengatik kondenatua ez egotea, eta eskubide zibilak egikaritzeko ahalmen osoa izatea.Ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bai. Bake-epaileek ez dute erretiro-adinari lotutako baldintzarik bete behar, karguan daudenak ez direlako administrazioaren mendeko langile edo funtzionarioak.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ez. Bake-epaile batek ezin ditu bere senideak ezkondu.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bake-epaileak Justizia Administrazioaren letraduen menpe daude, eta azken horiek, aldiz, dagokien udal-epailearen edo eskualdeko epailearen eskuordetzan jarduten dute.
    FAQ: Ohizko galderak