
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Estatu mailan araudi komunik ez dagoenez, Autonomia Erkidego bakoitzak izatezko bikoteei buruzko araudi propioa du.FAQ: Ohizko galderak
-
Legeak dio bi ezkongaiak espainiarrak direnean nahikoa izango dela lekuko batekin, Hala ere, ezkongaiak atzerritarrak direnean beharrezkoa izango dira bi lekuko.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea. Horretarako, Erregistro Zibil batzuk hitzordu bakarra ematen dute dokumentazioa entregatzeko eta espedientea hasteko. Kasu horietan, hitzordu bakarra dagoenez, bi ezkongaiek eta lekukoak joan beharko duzue.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea eta dokumentazioa entregatzea.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Edozein kasutan, ezkontza espedientea martxan jartzeko zure bizilekuko Erregistro Zibilera joan beharko zara. Bertan, Getxon ezkondu nahi duzula adierazi beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Atzerrian egindako ezkontza bat Madrilgo Erregistro Zibilean inskribatzeko ez dago epe-mugarik. Gainera, inskribatzea ez da derrigorrezkoa.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibilak ez du Familia-Liburua ematen, baina, haren ordez, ezkontza edo familia ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibilaren araudi berria indarrean sartu denetik, ez da Familia-Libururik emango, eta lehendik daudenak ere ezingo dira eguneratu. Trukean, jaiotza-, ezkontza- eta familia-ziurtagiriak ematen dira. Hala ere, dagoeneko jaulkita dauden Familia-Liburuek beren eragina mantenduko dute, betiere, eguneratuta badaude, ez baitira iraungitzen.FAQ: Ohizko galderak
-
Ondasunen banaketa Erregistro Zibilean inskribatu behar da, ezkontza inskripzioarekin batera.FAQ: Ohizko galderak
-
Baliteke dibortzio epaia eman zuen Lehen Auzialdiko Epaitegiak dibortzio horren berri eman ez izana zegokion Erregistro Zibilari.FAQ: Ohizko galderak





