Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Mikroenpresen prozedura berezia hasteko eskaera zordunak, era ohikoan eta hirugarrenek ezagutzeko moduan, bere interes nagusiak administratzen dituen lurraldeari dagokion barruti judizialeko Erregistro eta Banaketa Bulegora (Dekanotza edo Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Erkidera) bidali behar da.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Zordunak inprimakiarekin batera bidalitako dokumentazioa xede horretarako eskuragarri dagoen formulario normalizatuan sartzen da, bete bitartean adierazten den moduan.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Prozedura berezia hastea eskatzeko, zordunak, hartzekodunak edo pertsonalki erantzule diren bazkideek Mikroenpresa Zerbitzu Elektronikoan eskuragarri dauden horretarako inprimaki normalizatuak bete behar dituzte online.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dagoen edozein mikroenpresak helaraz diezaioke konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari prozedura berezi baten harira hartzekodunekin negoziatzen hasi dela jarraipen-plana edo martxan dabilen enpresaren likidazioa ondorio izango duen eskualdatzea adosteko xedearekin.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Prozedura berezian zordun gisa parte hartzeko, abokatuaren laguntza eta prokuradore bidezko ordezkaritza prozesala behar dira.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Mikroenpresa izateko bi eskakizun bete behar dira: alde batetik, prozedura bereziaren eskaera egin aurreko urtean batez beste 10 langile baino gutxiago eduki izana eta, bestetik, urteko negozio-bolumena 700.000 ? baino txikiagoa izatea edo pasiboa 350.000 ?-tik beherakoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dauden eta legeak ezarritako mikroenpresa izateko baldintzak betetzen dituzten zordunek prozedura honen hasiera eska dezakete. Pertsona juridikoa bada, haren administrazio-organoak egin behar du eskaera.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoaren inguruan kontsultarik edo gorabeherarik izatekotan, harremanetan jar zaitezke Service Manager (justicia.es)-en bidez.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Plataforman sartu ostean, mikroenpresentzako prozedura berezia eska daiteke. Horretarako, hor bertan dauden argibideetan adierazitako hasierako-inprimakiak bete behar dira.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Mikroenpresentzako prozedura berezian parte hartzen duten guztiak (zordunak, hartzekodunak, legezko ordezkariak, laguntzaile juridikoak, konkurtso-administratzaileak eta organo judizialak) sar daitezke zerbitzuan.
    FAQ: Ohizko galderak