Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Zigor-aurrekariak Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean inskribatzen dira. Erregistro hori pribatua da. Gauzak horrela, bertan gordetzen den informazioa ez dago herritarrentzako eskuragarri.FAQ: Ohizko galderak
-
Oro har, salaketa jartzeko betebeharra dauka delitu publiko baten lekuko den pertsona orok. Betebeharra ere ezartzen zaie bere karguagatik delitu publiko baten berri dutenei eta poliziako kideei.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea. Horretarako, Erregistro Zibil batzuk hitzordu bakarra ematen dute dokumentazioa entregatzeko eta espedientea hasteko. Kasu horietan, hitzordu bakarra dagoenez, bi ezkongaiek eta lekukoak joan beharko duzue.FAQ: Ohizko galderak
-
Kontuan izan behar duzu zinera aurkezteko ez dela beharrezkoa AIZ indarrean izatea. Hori bai, ezin dira AIZ eta pasaportea, biak, iraungita izan; bietako batek indarrean egon behar baitu aurkezpenerako.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea eta dokumentazioa entregatzea.FAQ: Ohizko galderak
-
Lehenik eta behin, nahitaezkoa da salaketa eta demanda bereiztea. Biak dira prozedura judizial bat hasteko moduak, baina, desberdintasun nagusia da jardungo den bide judiziala.FAQ: Ohizko galderak
-
Zure eskaeren egoera telematikoki kontsulta dezakezu. Horretarako, Justizia Ministerioko Egoitza Elektronikoan egokituta dagoen moduluan sartu behar zara.FAQ: Ohizko galderak
-
Jakin behar duzu aurretiko hitzorduaren agenda Erregistro Zibilak, berak, kudeatzen duela.FAQ: Ohizko galderak
-
Bizilekuaren arabera dagokion Erregistro Zibilera joatea beharrezkoa da, eta, NAN-a, NAN-aren fotokopia, jaiotze-ziurtagiri literala eta erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko diraFAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontzak ez du auzotasuna aldatzen. Hala ere, ezkontideetako edozeinek bere ezkongaiaren auzotasuna aukera dezake edozein momentutan.FAQ: Ohizko galderak