
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Erregistro Zibilak ez du Familia-Liburua ematen, baina, haren ordez, ezkontza edo familia ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibilaren araudi berria indarrean sartu denetik, ez da Familia-Libururik emango, eta lehendik daudenak ere ezingo dira eguneratu. Trukean, jaiotza-, ezkontza- eta familia-ziurtagiriak ematen dira. Hala ere, dagoeneko jaulkita dauden Familia-Liburuek beren eragina mantenduko dute, betiere, eguneratuta badaude, ez baitira iraungitzen.FAQ: Ohizko galderak
-
Ondasunen banaketa Erregistro Zibilean inskribatu behar da, ezkontza inskripzioarekin batera.FAQ: Ohizko galderak
-
Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira. Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera telematikoa Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Hiru kasu eman daitezke: ziurtagiria momentuan deskargatzea, egiaztagiria deskargatzea eta egun gutxi barru dokumentazioa zure etxean jasotzea, edo Erregistro Zibilean eskaerak jasotzeko gaitasunik ez izatea eta aurrez aurre edo postaz eskatu behar izatea.FAQ: Ohizko galderak
-
Jada ez da beharrezkoa amak ezkonduta egotea edo haurdun egon ez denak ondoren adoptatzea.FAQ: Ohizko galderak
-
Atzerrian dibortziatu bazarete, Exequatur aurkeztu behar duzue hemen baliagarria izan dadin.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezkontide bietako bat espainiarra bada eta ezkontza erlijiosoa atzerrian egiten badu, legezko baldintzak betez gero, inskripzioa Erregistro Zibil Zentralean egin dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Amaren edo aitaren lehenengo abizena izan behar da ezinbestez semearen edo alabaren lehenengo abizena.FAQ: Ohizko galderak
-
Aukeratu duzun izena existitzen dela eta berezko substantibotasuna duela erakusteko, Internet edo zeinahi bitarteko kontsulta dezakezu, adibidez, jatorri afrikarreko izena dela, laku batena edo mendi batena dela, eta abar frogatzeko.FAQ: Ohizko galderak