
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Aukera bidezko Espainiako nazionalitatea eska dezakezu 3 urteko epean, 2022ko urriaren 21etik aurrera.FAQ: Ohizko galderak
-
Kontuan izan behar duzu zinera aurkezteko ez dela beharrezkoa AIZ indarrean izatea. Hori bai, ezin dira AIZ eta pasaportea, biak, iraungita izan; bietako batek indarrean egon behar baitu aurkezpenerako.FAQ: Ohizko galderak
-
Bizilekuagatiko nazionalitate izapidearen aldeko ebazpena lortzen duzunean, Erregearekiko leialtasuna, konstituzioarekiko eta gainerako araudiarekiko obedientzia zin egin behar duzu. Horretarako, 180 egun edo 6 hilabete dituzu eta nahitaezkoa izango da aurretiazko hitzordua izatea Erregistro Zibilean.FAQ: Ohizko galderak
-
Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira. Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera telematikoa Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Espainiako Erregistro Zibilaren jaiotza-ziurtagiria eskatzeko, JustiziaEus-eko ziurtagiriak online eskatzeko aplikaziora jo behar duzu. Zure kasuan, ?jaiotza-herria? eremuan, nazionalitate-espedientea izapidetu zenuen Erregistro Zibila jarri behar duzu, eskaera bertara iritsi dadin.FAQ: Ohizko galderak
-
Oro har, Espainiako nazionalitatea bizilekuagatik eskatzean, interesdunak DELE eta CCSE ziurtagiriak aurkeztu behar ditu, gaztelaniera dakiela eta Espainiako errealitatea ezagutzen duela frogatzeko. Alabaina, salbuespenak daude, adibidez, adin txikikoa izatea.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Jatorrizko herrialdearen zigor-aurrekarien ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da Espainiako nazionalitatea eskatu nahi duten adinez nagusi diren norbanako guztientzat.FAQ: Ohizko galderak
-
Hainbat dokumentuk froga dezakete norbaiten erbestea, bai nazionalak, baita nazioartekoak ere. Esanak esan, 1936ko uztailaren 18tik 1955eko abenduaren 31ra bitartean Espainiatik atera ziren espainiar guztiak erbesteratutzat jotzen dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai, modu ezberdinean eskatu eta aurkeztu behar direlako. Gainera, atzerriko ziurtagiri guztiekin batera ez dituzu dokumentu berberak aurkeztu behar, gaztelaniarako itzulpen ofiziala nahitaezkoa izan baitaiteke.FAQ: Ohizko galderak
-
Nazionalitatea eskuratzea "ius sanguinii" arauen arabera egingo denez, zeuon alabak gurasoen nazionalitatea izango du; alegia, italiarraFAQ: Ohizko galderak





