
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
JustiziaEus atariaren bitartez ziurtagiriak eskatzeko ezinbestekoa da jaiotza, ezkontza edo heriotza Euskadiko Erregistro Zibiletan inskribatuta egotea eta gertakariaren data eta tokia ezagutzea. Alabaina, hauek beste ziurtagirien bidez lor daitezkeFAQ: Ohizko galderak
-
Egin behar duzun izapide motarako hitzordurik ez badago hurrengo asteetan, dagokizun Erregistro Zibilarekin jar zaitezke harremanetan.FAQ: Ohizko galderak
-
Zuk zeuk jo dezakezu zerbitzu honetara. Orokorrean, edozein deliturekin lotutako indarkeria-gertakariren bat pairatuz gero, Poliziak, osasun-zerbitzuek edo Epaitegiko langileek Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jotzeko aukeraren berri emango dizute.FAQ: Ohizko galderak
-
Egindako arau-hauste motaren arabera. Delitu arina bada, gehienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Gainerako delituetan, oro har, 2 urte iraun dezake. Hala ere, zenbait kasu larritan muga hori 5 urtera arte igotzen da.FAQ: Ohizko galderak
-
Justizia Administrazioaren Letraduak akatsen bat antzematen badu, 4 eguneko epea izango duzu akatsak zuzentzeko.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez, prozedura monitorio bitartez Espainian bizi diren pertsonei bakarrik erreklama diezaekezu zorra ordaintzea.FAQ: Ohizko galderak
-
Epaitegiak jakinarazi egingo dizu, lau eguneko epean Lan-arloko epaitegian demanda aurkeztu dezazun. Jarraian adiskidetze-ekintzaren eta epaiketa arruntaren egunak seinalatuko dira. Demandarik aurkezten ez baduzu, jarduna artxibatu egingo da.FAQ: Ohizko galderak
-
BLZn laguntza eskatuz gero, zerbitzu honetako profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira biktima izateagatik dagozkizun eskubideen inguruan laguntza emateko eta prozesu juridiko guztian zehar laguntzeko (salaketa jartzen laguntzeko, lor ditzakezun laguntza ekonomikoen berri emateko, laguntza psikologikoa emateko...). Zerbituz horrek, gainera, zuk hala baimenduz gero, epaitegiei eta fiskaltzari zure egoeraren berri emango die, haiek erabakiak errazago hartu ahal ditzatenFAQ: Ohizko galderak
-
Lanpostu-moten monografiek lanpostu bakoitzaren funtzioak eta lanak jasotzen dituzte, eta Justizia Adiministrazioko Pertsonal-gaietan eskuduna den Zuzendariak onartuko ditu (Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialek eta Fiskalak Antolatzeko Plana).FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Babes-aginduak berekin dakar biktimari etengabe jakinaraztea inputatuaren egoera prozesala, bai eta hartutako kautela-neurrien irismena eta indarraldia ere.FAQ: Ohizko galderak