Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Aukeratu duzun izena existitzen dela eta berezko substantibotasuna duela erakusteko, Internet edo zeinahi bitarteko kontsulta dezakezu, adibidez, jatorri afrikarreko izena dela, laku batena edo mendi batena dela, eta abar frogatzeko.FAQ: Ohizko galderak
-
Jaioberri baten gurasoak ezkonduta ez badaude, semea edo alabaren jaiotza inskribatzeko guraso biek joan behar dute Erregistro Zibilera.FAQ: Ohizko galderak
-
Jaiotza-inskripzioa lagunduriko ugalketa-teknika gabe jaiotako seme-alabena bezala egiten da. Ez da dokumentazio gehigarririk behar.FAQ: Ohizko galderak
-
Zuen seme edo alabak aurretik amaren abizena izatea nahi baduzue, Erregistro Zibilera jaiotza inskribatzera joaten zaretenean abizenen hurrenkera aldatu nahi duzuela adierazi behar duzue.FAQ: Ohizko galderak
-
Jaioberriak Erregistro Zibilean inskribatzeko 30 eguneko epea dago. Hortaz, haurrak bi hilabete baditu, epez kanpo zaude.FAQ: Ohizko galderak
-
Zure bikotekideak beste pertsona batekin dituen seme-alaben abizenen ordenak, ez du eraginik zure seme-alaben abizenen hurrenkeran.FAQ: Ohizko galderak
-
Dagokizun Erregistro Zibilean zure seme edo alabaren jaiotza-inskripzioa egitera zoazenean, bi aukera izango dituzu: haurraren jaioterria jar dezakezu jaioleku gisa (Moscu), edo zu (kasua bada, bikotea) erroldatuta zauden herria jar dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai, haurraren jatorrizko izena alda daiteke. Zenbait kasutan adopzio epaian izena aldatuta dator. Zure kasua ez bada, epaileari eska diezaiokezu. Hark beti haurraren onerako lan egingo du.FAQ: Ohizko galderak
-
Nazioarteko adopzio kasuetan ez dago zertan hitzordua eskatu behar. Gurasoetako bat, egoitzagatik dagokion Erregistro Zibilera joan eta inprimakiak jasotzearekin nahikoa da.FAQ: Ohizko galderak
-
Izapidea doan da, Erregistro Zibiletan egiten diren izapide guztiak bezala.FAQ: Ohizko galderak