Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Errekurtsoa aurkez daiteke Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusian, hilabete bateko epean.FAQ: Ohizko galderak
-
Gatazka duten aldeetako edozeinek erabaki dezake bitartekaritza-prozedura amaitzea, baita bitartekariak ere egoera jakin batzuetan.FAQ: Ohizko galderak
-
Oro har, bitartekaritza prozedura judiziala baino lehen, horrek dirauen bitartean edo ondoren has daiteke, baina gutxienez 6 hilabete igaro behar dira gai horren inguruko aurreko bitartekaritza saiakeratik.FAQ: Ohizko galderak
-
Bitartekaritza-prozedura hasteko idatziz eskatu behar dute bi aldeek, elkarrekiko adostasunez, edo alderdi batek besteak ontzat jotzen badu.FAQ: Ohizko galderak
-
Familia bitartekaritzaren iraupena auziaren gorabeherakoa da. Esanak esan, askoz jota 4 hilabetekoa izango da, 6koa epea luzatzea onartuz gero.FAQ: Ohizko galderak
-
Legeriaren arabera, familia-bitartekaritza honelakoa izan behar du: borondatezkoa, isilpekoa, gardena, inpartziala, neutrala, malgua, berehalakoa eta zuzenbidea errespetatu behar du. Era berean, kontraesaneko eztabaidan oinarrituta dago eta aldeek fede onez, lankidetzaz eta errespetuz jokatu behar dute.FAQ: Ohizko galderak
-
Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legeak edozein bitartekaritza-prozesutako aldeei aplika dakiekeen eskubide eta betebeharren zerrenda aurreikusten du.FAQ: Ohizko galderak
-
Bitartekari izateko nahitaezkoak dira Bitartekarien Erregistroan izena ematea, titulazio jakin bat izatea eta familia-bitartekaritzan prestakuntza espezifikoa, nahikoa eta etengabea frogatzea. Azken horren parte da gutxienez 200 orduko bitartekaritza ikastaro teoriko-praktikoa gainditu izana.FAQ: Ohizko galderak
-
JustiziaEus-eko Aurretiazko zita Zerbitzura jo behar duzu berriro. Hor, "kontsulta edo ezeztapena" aukeran sakatu eta hitzorduaren kodea idatzi.FAQ: Ohizko galderak
-
Estatu mailan araudi komunik ez dagoenez, Autonomia Erkidego bakoitzak izatezko bikoteei buruzko araudi propioa du.FAQ: Ohizko galderak