Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Botere Judizialaren Lege Organikoaren 521. artikuluan ezartzen da zer jo behar den xede-zentrotzat, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal guztietan eta Zerbitzu Prozesal Erkike bakoitzean. Hala, Zerbitzu Prozesal Erkide bakarra duen Barruti Judizial batean, bi xede-zentro baino ez dira egongo: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalena eta Zerbitzu Prozesal Erkidearena. Horrek esan nahi du lantoki bakarra izanik, lan-zama banatu beharko dela xede-zentro hori osatzen duten pertsonen...
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Hurrengo bi urteetan zinpekoen epaimahaian parte hartzeko deia jasotzeko aukera dakar berekin. Hala, helbidea aldatuz gero edo bateragarritasun edo gaitasun ezagatik edo debekuren bat dela medio zinpekogai izateko zure baldintzak aldatuz gero, kasuan kasuko probintzia auzitegiari jakinarazi beharko diozu berehala.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Zinpekoen izendapenak azaroan bidaltzen dira. Izendapena jaso eta 15 egun izango dituzu zinpeko epaimahaiaren kide ez izateko zure arrazoia aurkezteko. Horretarako Epaitegi Dekanoan edo zure herriko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu behar duzu. Zure NAN agiria (jatorrizkoa eta fotokopia) eta jaso duzun eskutitza aurkeztu behar dituzu. Bertan inprimaki bat bete beharko duzu.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Adingabeen epaitegiak anomalia edo asaldura psikikoren bat, edari alkoholdunen, droga toxikoen edo substantzia psikotropikoen kontsumoarekiko adikzioa edo pertzepzioaren asaldura hautematen duenean, eta bizitzan baldintza egokiak dituenean mendekotasun-prozesuak edo psikismoaren disfuntzio esanguratsuak gainditzen lagunduko dien programa terapeutiko baten onuradun izateko.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Biktimaren salaketa jaso duen guardiako epaitegiak zer irizpide duen eta gaiak berak zer izaera duen, horren arabera izango da. EAEko hiru probintziatan auzitegiko medikuen guardiako zerbitzua eskaintzen da: 24 orduz Bilbon (Ibañez kalea 3), Donostian (Kalkutako Teresa plaza 1, Atotxa) zein Gasteizen (Gasteiz hiribidea 18).
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bi egoera ezberdin daude: autopsia judiziala eta autopsia klinikoa. Autopsia judiziala, epaileak agindutakoa da. Kasu horretan, senideak ados egon zein ez egon, derrigorrezkoa da. Autopsia klinikoa, berriz, sendagileak agindutakoa da. Kasu horretan, autopsia ospitalean egiten da eta sendagileak senideen baimena behar du.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ez. Espezialitate hori ez da beharrezkoa auzitegiko mediku izateko. Adibidez, gorputzeko kalteen balorazioari buruzko alor espezifikoan, mediku peritu pribatu gehienek prestakuntza osagarria daukate, gutxienez diziplina horretako unibertsitate adituarena; baina jarduteko baldintz abakarra medikuntzan lizentziatua izatea da.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • AMEIk Bilbon du bere egoitza nagusia Bere antolaketa geografikoa hiru zuzendariordetzatan dauka egituratuta: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Zuzendariodetzetako egoitzak hiriburuetan daude kokatua: Bilbon, Gazteizen eta Donostian, eta lurralde-egoitza bakoitzaren inguruan zuzendariordetza bakoitzak bere lokalak ditu, probintziako barruti judizial bakoitzean banatuta, eta auzitegiko medikuek han egiten dituzte Auzitegiko Klinikako kontsultak.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Bake Epaile titular edo ordezkoen plaza hutsak dagokion Udalek, bete baino lehenago deialdi publiko bidez iragarriko dituzte, eta instantziak aurkezteko epea eta tokia adieraziko dira. Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argiratuko dira eta Udaletxeko iragarki-taulan, Barrutiko edo Epaitegi Dekanoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian eta bertako Bake Epaitegian.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Espainiarra izatea, adin nagusikoa, ezgaitasunik ez izatea, esaterako, funtzio judiziala betetzeko fisikoki edo psikikoki ezindua egotea, dolozko delitu batengatik kondenatua ez egotea, eta eskubide zibilak egikaritzeko ahalmen osoa izatea.Ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea.
    FAQ: Ohizko galderak