
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Justizia Administrazioaren letradu zuzendari batek zuzentzen ditu ZPEak eta haren baitan egongo dira funtzioen aldetik bai zerbitzu orokorretako langileak bai eta, hala balegokio, zerbitzu horietako beste Justizia Administrazioaren letraduak ere (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. artikulua). Eusko Jaurlaritza da eskuduna ZPEak diseinatu, sortu eta antolatzeko (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. eta 454, artikuluak), eta berak egingo ditu lan horiek Idazkari-koordinatzaile...FAQ: Ohizko galderak
-
Prozedura Kriminaleko Legearen arabera, indarkeriazko hilketetan edo kriminalitate-susmoa dagoenean, autopsia judiziala derrigorrezko da. Heriotza naturalak ere judizializatu daitezke, sendagileak heriotzaren arrazoiak ziurtatzen ez dituenean. Kasu horietan, autopsia judiziala egingo da.FAQ: Ohizko galderak
-
Bake-epailea eta bere ordezkoa udaleko osoko bilkurak hautatzen ditu. Lege-baldintzak betetzen dituzten eta hori eskatu duten pertsonen artean egingo da hautaketa.FAQ: Ohizko galderak
-
Barruti judizial bakoitzaren zerbitzu prozesal erkideak sortzea Justizia-gaietan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailburuaren aginduaren bidez onartuko da. Egitura, antolaketa orokorra eta funtzionatzen hasteko data ere jasoko dira agindu horretan. Orobat, kasuan kasuko barruti judizialaren lanpostuen zerrenda Eusko Jaurlaritzako Dekretu bidez onartuko da.FAQ: Ohizko galderak
-
Bai. Anatomia Patologikoko adituek egiten dituzte ospitaleetako autopsiak. Autopsia mota horiek egiteko, sendagileak familiaren onespena behar du.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Azpiegitura judizialean sartuta daudenez, agintean dauden bitartean debekatuta dute alderdi politiko edo sindikatuetako kide izatea.FAQ: Ohizko galderak
-
Abokatu elkargokidea izatea bateraezina da bake-epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu-karguarekin, izan ere, postu horiek, normalean, funtzionarioek betetzen baitituzte eta horretarako bateraezintasun-araubidea ezartzen baita.FAQ: Ohizko galderak
-
Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, Legeak agintzen duen moduan, gaitasun- eta hautatze-baldintzak betetzen dituela ikusten baldin badu, kasuan kasuko izendapenak egingo ditu eta lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ondoren, horren berri emango die Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiari eta Barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaileari, edota Dekanoari, bat baino gehiago egonez gero.FAQ: Ohizko galderak
-
"Dagokion lanpostu-zerrenda onartu ondoren, hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen berariazko lehiaketaren eta kudeatzaile arduradun lanpostuen zerbitzu-eginkizunen deialdia egingo da. Horiek ebatzi eta gero, akoplamendu prozesua zabalduko da karrerako funtzionarioek lanpostua berretsi edo beste lanpostu bat eska dezaten. Esleipen-hurrenkera lantokian osatutako antzinatasunaren araberakoa izango da. Orduan, berretsi edota berrantolatu gabeko karrerako funtzionarioei nahitaez esleituko zaizkie...FAQ: Ohizko galderak
-
Epaitegia kokatuta dagoen herrian. Dena dela, kasuan kasuko Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, hala badagokio, beste herri batean bizitzeko baimena eman dezake.FAQ: Ohizko galderak





