
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Gainerako auzitegi-zientzietan eskatzen den prestakuntzan denetarik dago. Askotan, ADNaren azterketei buruzko ikasketak biologoek, biokimikariek edo medikuek egiten dituzte.FAQ: Ohizko galderak
-
Eraso bateko biktima zarenez, auzitegiko mediku batek balora zaitzan eskubidea duzu, betiere dagokizun epaitegian gertaerak salatu ondoren. Epaitegi horrek egingo du bidea auzitegiko mediku batek azter zaitzan. Guardiako Epaitegietako jendaurreko ordutegitik kanpo edo lesioak direla-eta osasun-zentro batean artatu zaituztenean, osasun larrialdietako zerbitzuek idatzitako mediku txostenek ere aditu-txosten balioa har dezakete.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Bake Epaileak jarduera hori dagokion Barruti Judizialean guardian dagoen Instrukzioko Epailearen esku utzi behar du.FAQ: Ohizko galderak
-
Epaitegiko Lantalde Psikosoziala psikologo, hezitzaile eta gizarte-langileez osaturiko talde teknikoak euren arloei dagozkien gaietan adingabeen epaileei eta Ministerio Fiskalari laguntza teknikoa emateaz arduratzen dira, horretarako txostenak egiten dituzte eta proposamenak bidaltzen dizkiete. Horrezaz gain, laguntza profesionala ematen diete adigabeei atxilotzen dituztenetik eta bitartekaritza lanak egiten dituzte adingabeen eta biktimen edo kaltetuen artean.FAQ: Ohizko galderak
-
Lanpostuen Zerrenda (LPZ) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan ezarritakoa errespetatuz egiten da, eta Bulego Judiziala ezarri den den barruti judizial bakoitzak onartzen du.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Zinpekogai izateko, hautesle-erroldan inskribatuta egon behar duzu, zinpekogaiak hautesle-erroldan inskribatutakoen artean zozketa bidez hautatzen direlako. Zozketak publikoak dira eta dagokionean iragartzen dira.FAQ: Ohizko galderak
-
Agindutako egunean ezin baduzu agertu, jakinarazpena garaiz egin behar duzu eta ezintasun horren arrazoiak eman. Egiten ez baduzu, baliteke 150 euroko isuna jartzea, lehendabiziko zitazioari huts eginez gero eta, isun handiagoa (zure egoera ekonomikoaren arabera) bigarren zitazioari huts eginez gero, 600 eta 1.500 euro artekoa, hain zuzen.FAQ: Ohizko galderak
-
Gaur egun zerbitzu hau, EAEko Birgizarteratze Institutuak (EBI) eta Clara Campoamor Elkarteak (Gasteizen) kudeatzen dutFAQ: Ohizko galderak
-
Prozesu osorako hezitzaile bat esleituko zaio, eta hura izango da neurria betetzearen eta aldizkako txostenak egitearen zuzeneko arduraduna, eta epaia eman zuen epaitegira bidaliko du. Epaitegiak zehaztuko ditu ez-betetzearen ondorioak.FAQ: Ohizko galderak
-
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua hiru Zuzendariordetzatan egituratuta dago (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta horietako bakoitzak Auzitegi Klinikako Zerbitzua eta Auzitegi Patologiako Zerbitzua ditu. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren organigrama osoa kontsulta dezakezu.FAQ: Ohizko galderak