Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Internet(contenidos.inter)
  • Ez. Bitartekaritzako Zerbitzura jotzeko baldintzetako bat etxebizitza EAEn egotea da.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Hipoteka Bitartekaritzaren xede nagusia hipoteka betearazteko kasuak saihestea da.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak bertara jo duten mota guztietako delituen biktimei eskaintzen die arreta, baita, kasu bakoitza aztertu eta gero, zerbitzu eta erakunde egokietara bideratzea komenigarria bada ere, adierazitako laguntza-eskakizunaren edukia kontuan hartuta.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Ikusi egin behar da. Kasu horietan, lesioak baieztatzeko eta horien eragin legala neurtzeko, zure barruti judizialeko egoitzan auzitegiko mediku batek azter zaitzan dei diezazukete. Salbuespen modura, gai zibiletan eta administrazioarekiko auzietan, ez baduzu mediku pribatu baten aditu-balorazioa ordaintzeko baliabide ekonomiko nahikorik, doako justizia jasotzeko aukera eska dezakezu. Kasu horretan, doako justizia zerbitzuko kudeatzaileak Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutua eta auzitegiko
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Auzitegiko medikuek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuarentzat lan egiten dute. Euskadiko Auzitegi, Epaitegi, Fiskaltza eta Erregistro Zibilei laguntzen dien organoa da AMEI.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Kalitatea Kudeatzeko sistema baten bidez, plangintza, neurketa, analisia eta etengabeko hobekuntza ezartzen dira Justizia Administrazioan. Horretarako, adierazle-sistema bat erabiltzen da. Sistemaren jarraipenak erabiltzailearekiko konpromisoen jarraipena ahalbidetuko du. Adierazle horiek oinarri hartuta, disfuntzioak identifikatu ahal izango dira Bulego Judizialen funtzionmenduan, eta, behin disfuntzio horien arrazoiak zeintzuk diren jakinda, zuzentzeko neurriak hartu ahal izango dira...
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Euskadiko Justizia-Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu-Planak hainbat partehartze organo ezartzen ditu EAE mailan, Lurralde Historiko mailan eta barruti judizial mailan. Bertan daude ordezkatuak Epailetza, Fiskaltza, Justizia Administrazioaren letradua, Abokatutza, Prokuradoretza, Justizia Administrazioko langilegoa eta Justizia arloan eskudun den Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetza.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Edozein motatako delituren baten biktima izan bazara.
    FAQ: Ohizko galderak
     
  • Auzitegiko mediku izateko, hasteko, medikuntzako lizentziatura bukatu behar da. Ondoren, Espainian, Justizia Ministerioak deitutako oposaketa-azterketa gainditu behar da, espezifikoa eta estatu mailan espezializatua. Azterketa hori gaindituz gero, egokitzapen-ikastaro teoriko-praktikoa egin behar da, hilabete batzuetako iraupena duena, eta horren ondoren auzitegiko mediku izaera eskuratzen da. Auzitegiko medikuak, hortaz, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden mediku funtzionarioak dira.
    FAQ: Ohizko galderak