Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Lehenik eta behin jaso duzun ziurtagiri okerra suntsitu. Ondoren, eskaera egin zenuen Bake Epaitegira edo Erregistro Zibilera jo edo eskaera berria egin Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bitartezFAQ: Ohizko galderak
-
Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira. Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera telematikoa Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da eskaera. "Hartzailearen datuak" atalean, "EB" hautatuko dugu "Hartzailea" atalean, "Eranskin eleaniztunerako hizkuntza" eremua gaitu dadin, eta, hor, hizkuntza hautatu.FAQ: Ohizko galderak
-
Espainiako Erregistro Zibilaren jaiotza-ziurtagiria eskatzeko, JustiziaEus-eko ziurtagiriak online eskatzeko aplikaziora jo behar duzu. Zure kasuan, ?jaiotza-herria? eremuan, nazionalitate-espedientea izapidetu zenuen Erregistro Zibila jarri behar duzu, eskaera bertara iritsi dadin.FAQ: Ohizko galderak
-
Jo Justizia Ministerioan dagoen modulura eta identifika zaitez elektronikoki onartutako edozein ziurtagiri edo modurekinFAQ: Ohizko galderak
-
Jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagirien eskaera guztiak Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egiten dira, eta, beraz, ez dago inolako muga geografikorik eskaera egitekoFAQ: Ohizko galderak
-
Ez, gomendagarriena eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin zuzenean harremanetan jartzea da.FAQ: Ohizko galderak
-
Baliogabetzea lortzeko jar zaitez harremanetan zuzenean eskaera egin zenuen Erregistro Zibilarekin edo Bake EpaitegiarekinFAQ: Ohizko galderak
-
Hiru kasu eman daitezke: ziurtagiria momentuan deskargatzea, egiaztagiria deskargatzea eta egun gutxi barru dokumentazioa zure etxean jasotzea, edo Erregistro Zibilean eskaerak jasotzeko gaitasunik ez izatea eta aurrez aurre edo postaz eskatu behar izatea.FAQ: Ohizko galderak
-
Zure jaiotzaren ordua hitzez hitzeko zure jaiotza-ziurtagirian dator. Orduaz gain, erditzean egon zen sendagilearen izena, zure jaiotza-lekua eta zure gurasoen jaiolekua ere badatoz.FAQ: Ohizko galderak