
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Agiri hori lortzeko ez duzu nahitaez Madrileko Erregistro Zibil Zentralera joan behar, nahikoa da erroldatuta zauden lekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean eskaera egitea.FAQ: Ohizko galderak
-
Balioko du ziurtagiria eleaniztuna bada.FAQ: Ohizko galderak
-
Dibortzioa adostasunezkoa izan zein ez, dibortziatzeko ezinbestekoa da abokatua eta prokuradorea izatea.FAQ: Ohizko galderak
-
Ez. Justizia Auzitegi Nagusi bakoitzak dagokion erkidegoan igorritako dokumentuei baino ezin diezaieke jarri apostilla. Hori dela eta, apostilla jarri nahi diozun dokumentua EAEtik kanpoko Erregistro Zibil batean igorritakoa bada, dagokion erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo beharko duzu. Kasu honetan, dokumentua Iruñeko Erregistro Zibilak igorri duenez, Nafarroako Auzitegi Nagusira jo beharko duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Euskadiko Justizia Administrazioko zerbitzuen telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak helbideen eta telefonoen atalean aurki daitezke. Oro har, Erregistro Zibilen jendaurreko ordutegia 9:00etatik 15:00etara da.FAQ: Ohizko galderak
-
Ezer ez. Doako izapidea da.FAQ: Ohizko galderak
-
Ospitaleak datuak Erregistro Zibilera bidali eta inskripzioa amaitzean, etxera bidaliko dizute seme-alabaren jaiotza-ziurtagiria.FAQ: Ohizko galderak
-
Abortu bati buruzko paper-sorta hurrengo kasuetan eska daiteke: umekia jaio ez bada, haurra hilda jaio bada edo 24 orduz baino gehiago ez bada bizi izan.FAQ: Ohizko galderak
-
Sartu izapideen egoeraren kontsulta atalean eta jar ezazu zure NAN zenbakia horretarako propio prestatutako moduluan.FAQ: Ohizko galderak
-
Jaiotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean, akatsa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Izapide hori egin ondoren, erroldatuta zauden Erregistro Zibila jaiotza-ziurtagiriari dagokion Erregistroarekin harremanetan jarriko da, dokumentua aldatzeko.FAQ: Ohizko galderak