
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Inprimaki hauek (696 eta 695 ereduak) Zerga Agentziaren web atarian eskuragarri daude.FAQ: Ohizko galderak
-
Oro har, udalerri handiena edo auzi gehien dituena da barruti judizialari izena ematen diona; barruti judizialeko buru deitzen zaio hari. Barruti judizial bakoitzak lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi bat izaten du, gutxienez, eta barruti judizial hori osatzen duten gainerako herrietan bake-epaitegiak izaten dira. Gaur egun Euskadin dauden 14 barruti judizialek zer udalerri biltzen dituzten jakiteko, JustiziaEus-en kontsulta dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Zorra ordaintzeko mota guztietako pertsona fisiko, juridiko, ondasun-erkidego edo jabedunei eska diezaiokezu, baina erakunde publikoei ez.FAQ: Ohizko galderak
-
2010ean indarrean jarri zen Prozedura Zibilaren Legearen erreformaren ostean, etxebizitza, lokal edo bestelako ondasun higiezinen alokairuen ordainketak bide honetatik erreklama daitezke.FAQ: Ohizko galderak
-
Praktikan epaitegiek ez dute edikturik igortzenFAQ: Ohizko galderak
-
3000 euro baino gutxiago erreklamatu badituzu ezin duzu errekurtsorik jarrI.FAQ: Ohizko galderak
-
Hitzezko judizioak diruzkoak badira (epaiketa arrunta beharrezkoa ez den kasuetan), 2.000 euro arteko muga dago abokatu eta prokuradorerik behar ez izateko.FAQ: Ohizko galderak
-
Hitzezko judizioan, erreklamatzen den diru kopurua 2.000 eurotik beherakoa bada, prozedura guztian zehar ez duzu ez abokaturik ez eta produradorerik behar; horrek esan nahi du, deklarazio fasean eta apelazio zein betearazpen faseetan ez duzula ez abokaturik ez eta prokuradorerik behar.FAQ: Ohizko galderak
-
Prozedura monitorioa abian jar dezakezu; ez da zure zorra kitatzeko eraginkorra izango, baina zu hartzekodunen zerrendan egoteko botere exekutiboa lortzeko baliogarria izango zaizu.FAQ: Ohizko galderak