Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Jaiotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean, akatsa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Izapide hori egin ondoren, erroldatuta zauden Erregistro Zibila jaiotza-ziurtagiriari dagokion Erregistroarekin harremanetan jarriko da, dokumentua aldatzeko.FAQ: Ohizko galderak
-
Dokumentu pribatu bat legeztatu nahi baduzu (adibidez, eskriturak) Hagako Hitzarmenetik kanpo dagoen herrialde batean baliozkoa izateko, dokumentua igorri duen probintzia Notarioen Elkargora jo behar duzu. Legeztatu beharreko dokumentua publikoa bada (jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria), dokumentua igorri duen Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo behar duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Berez ez dago dibortzio ziurtagiririk. Dibortziatuta zaudela ziurtatu nahi baduzu, ezkontza ziurtagiria eskatu behar duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Baliozkoa izango da baldin eta ziurtagiri eleaniztuna bada.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta Legeak zehazten dituenak dira: Jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza...FAQ: Ohizko galderak