
Ohiko galderak
Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.
Internet(contenidos.inter)
-
Apostillak ez dauka berezko iraungipen datarik, dokumentua indarrean dagoen artean egongo baita indarrean. Hau da, dokumentuak iraungitze data badauka, haren gainean egindako legeztatzeak iraupen hori izango du ere.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibilak ez du Familia-Liburua ematen, baina, haren ordez, ezkontza edo familia ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.FAQ: Ohizko galderak
-
Erregistro Zibilaren araudi berria indarrean sartu denetik, ez da Familia-Libururik emango, eta lehendik daudenak ere ezingo dira eguneratu. Trukean, jaiotza-, ezkontza- eta familia-ziurtagiriak ematen dira. Hala ere, dagoeneko jaulkita dauden Familia-Liburuek beren eragina mantenduko dute, betiere, eguneratuta badaude, ez baitira iraungitzen.FAQ: Ohizko galderak
-
Ondasunen banaketa Erregistro Zibilean inskribatu behar da, ezkontza inskripzioarekin batera.FAQ: Ohizko galderak
-
Zure arbasoen jaiotza-datak euren ondorengoen jaiotza-ziurtagirien bitartez bila ditzakezu. Izan ere, jaiotza-ziurtagirietan, besteak beste, gurasoen jaiotza-datak agertzen dira. Gogoratu: zure jaiotza-ziurtagiria Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikotik online eska dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Zure aitona-amonen jaiotza-datak zure gurasoen ziurtagirien bidez jakin ditzakezu, jaiotza-ziurtagirietan, besteak beste, gurasoen jaiotza-datak agertzen baitira. Gogoratu: zure jaiotza-ziurtagiria Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikotik online eska dezakezu.FAQ: Ohizko galderak
-
Baliteke dibortzio epaia eman zuen Lehen Auzialdiko Epaitegiak dibortzio horren berri eman ez izana zegokion Erregistro Zibilari.FAQ: Ohizko galderak
-
Dibortzioa eman duen Lehen Auzialdiko Epaitegia da ezkontza inskribatu zenuten erregistro zibilean dibortziatu egin zaretela jakinarazi behar duena.FAQ: Ohizko galderak
-
Nahi beste ziurtagiri eska daitezke Erregistro Zibilean. Zenbait kasutan, denbora-tarte labur batean pertsona berdinari buruzko 10 eskaera jasoz gero, eskaera bertan behera gelditzen da, akats bat izan daitekeelako. Hala ere, ezinbestean beste kopia bat behar baduzu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez eska dezakezu arazo gabe.FAQ: Ohizko galderak
-
Lehenik eta behin jaso duzun ziurtagiri okerra suntsitu. Ondoren, eskaera egin zenuen Bake Epaitegira edo Erregistro Zibilera jo edo eskaera berria egin Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bitartezFAQ: Ohizko galderak