Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
Euskadi justiziaren arloko gaurkotasun albisteak

Albisteak

Atal honetan, Euskadiko justiziaren arloari buruzko berritasunak eta informazio eguneratua eskaini nahi dizugu. Zure iruzkinak utzi eta RSS bidez harpidetu zaitezke.

Internet(contenidos.inter)
  • Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"
    Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"

    Aner Uriarte datozen 4 urteotan Bilboko epaile dekanoa izango da; lanaldi osoan arituko da, eta profesionalki erronka handia izango da berarentzat. Bere erabakiek barruti judizial horretan lanean ari diren organo bakarreko 56 epaitegietan eragina izango dute. Horrez gain, herritarrok hain urrun dakusagun Justizia Administrazioaren arlo horren ordezkaria ere izango da.

    Abuztuak 26, 2014
  • Delitu informatikoak: arrasto digitalaren atzetik

    Antzinako gizartea eta mundu modernoaren arteko mugarria inprenta dela diote adituek; izan ere, informazioa idatziz eta gizatalde handiei helarazteko aukera eman zuen inprentak, eta horren ondorioz, informatzeko eredua errotik aldatu zen. Harrezkero sei mende luze joan dira, eta gaur egun komunikatzeko bitarteko anitz dauzkagu eskura. Baina bada prozesu horretan, deigarria den zerbait: urteak aurrera joan ahala, asmakizunaren sorrera eta erabilera masiboaren arteko denbora-tartea izugarri labur

    Uztailak 24, 2014
  • Zigorrak Kudeatzeko Euskal zerbitzuak, Bitartekaritzako eta Biktimei Laguntzeko zerbitzuak 2013ko datuak kaleratu dituzte
    Zigorrak Kudeatzeko Euskal zerbitzuak, Bitartekaritzako eta Biktimei Laguntzeko zerbitzuak 2013ko datuak kaleratu dituzte

    Eusko Jaurlaritzak, prozedura judizial baten parte diren norbanakoei aholkua emateko, laguntzeko zein informazioa emateko elkarlanerako hainbat Lankidetza Zerbitzu ditu Justizia arloan. Erakunde horiek EAEko Justizia Administrazioaren menpe daude, eta ematen duten zerbitzua doanekoa da. Justiziarekin Lankidetzan lanean diharduten zerbitzuei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako 2013ko datuak hurrengoak dira:

    Ekainak 3, 2014
  • Botere Judizialaren Legearen erreformak barruti judizialak ezereztuko ditu
    Botere Judizialaren Legearen erreformak barruti judizialak ezereztuko ditu

    Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuak Justiziaren arlo guztietan -antolakuntza arloan, langileen arloan eta funtzionaltasunean- eragina izango duten berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu bere baitan. Erreforman aurreikusitakoaren arabera, mapa judiziala aldatuko da, Probintziako Auzialdiko Auzitegiak sortuko dira eta Bake Epaileak desagertuko dira.

    Maiatzak 7, 2014
  • Jorge Bermudez, Delitu Informatikoen Fiskala: "Irudimena ezinbestekoa da lan honetan aritzeko"
    Jorge Bermudez, Delitu Informatikoen Fiskala: "Irudimena ezinbestekoa da lan honetan aritzeko"

    Jorge Bermudez Donostiarra da eta Delitu Informatikoen Gipuzkoako fiskala da. Gaztetatik informatika zalea da, eta berak adierazitakoaren arabera, delitu mota ezberdinak legearen baitan egokitzeko ahalegin handia egin behar dute delitu informatikoetako fiskalek. Izan ere, Prozedura Kriminalaren Legea zaharkitua dago, eta besteak beste, ez ditu posta elektronikoa edo Whassapa bezalako komunikazio bideak aurreikusten.

    Apirilak 8, 2014
  • Justizia elektronikoa eta interkonektatua
    Justizia elektronikoa eta interkonektatua

    Justizia modernizatu denik ezin da ukatu, baina ildo horretan jarraitzeko, indarrak batzea ezinbestekoa da; orain arte ez bezala, tresna edo aplikazio berriak bakoitzak bere aldetik sortu ez ditzan. Era horretara, Justizia azkarra, eraginkorra eta elektronikoa izango da, eta are gehiago, interkonektatuta egongo da.

    Otsailak 12, 2014
  • Emakumeak EAEko Justizian
    Emakumeak EAEko Justizian

    Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitara emandako azken datuen arabera, Euskadiko epaile eta magistratuen %61 emakumeak dira. Azken urteetako estatistikek, orohar, emakumeek Justizian duten lekua geroz eta handiagoa dela erakutsi dute. Esate baterako: Lan-arloko epaitegietan, 12 emakume eta 8 gizonezko daude, eta Lehen Auzialdikoetan, berriz, 29 emakume eta 7 gizonezko dira. Etorkizunari erreparatuz gero, goranzko joera horrek bide beretik jarraituko duela aurreikusi daiteke; txosten be

    Urtarrilak 10, 2014