Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
Euskadi justiziaren arloko gaurkotasun albisteak

Albisteak

Atal honetan, Euskadiko justiziaren arloari buruzko berritasunak eta informazio eguneratua eskaini nahi dizugu. Zure iruzkinak utzi eta RSS bidez harpidetu zaitezke.

Internet(contenidos.inter)
  • Eskubideak, pausoz pauso: botoa emateko eskubidea
    Eskubideak, pausoz pauso: botoa emateko eskubidea

    Konstituzioak zuzenbide-estatua ezarri zuen, eta aldi berean, herritarren eskubide eta betebeharrak zehaztu ziren, besteak beste, bizitzeko eskubidea, bozkatzeko eskubidea, hautatua izateko eskubidea eta sexu-askatasuna. Harrezkero eta 40 urtetan zehar, eskubide horiek bermatu eta/edo arautu dituzten hainbat Lege garatu dira: botoa emateko eskubidea

    Ekainak 20, 2018
  • Egun bat Santurtziko Bake Epaitegian
    Egun bat Santurtziko Bake Epaitegian

    Maite Mena Santurtziko Bake Epaitegiko idazkaria da. Santurtzi 46.000 biztanletik gora dituen bizkaiko udalerria da. Maitez gain, Bake Epaitegian beste hiru langile daude: Begoñaren ardura nagusia ?kudeatzailea da- herritarrei harrera egitea da; Marisa eta Alfonso berriz, izapidegileak dira, eta komunikazio egintzekin, exhortoekin? zerikusia duten auziez arduratzen dira. Lau langile daude, beraz, biztanle kopuru handienetarikoa duen Euskadiko Bake Epaitegi hau kudeatzeko.

    Ekainak 23, 2017
  • Bake-epaitegien elkarketak, bulegoa astean bitan zabaltzen denean
    Bake-epaitegien elkarketak, bulegoa astean bitan zabaltzen denean

    Bake-epaitegien elkarketak biztanle kopuru txikia duten herriz osatuta daude, eta hirietako Erregistro Zibilekin alderatuz gero, oso ezberdinak dira. EAEko hiru lurraldeetan elkarketa ezberdinak daude eta bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu; esate baterako, batzuetan bi herri eta beste batzuetan zortzi herri daude elkartuta (Berriz eta Salvatierra-Agurain, hurrenez hurren).

    Maiatzak 22, 2017
  • Bitartekaritzako profesionalak Bilbon batzartu dira EAEko esperientzia aztertzeko
    Bitartekaritzako profesionalak Bilbon batzartu dira EAEko esperientzia aztertzeko

    Martxoaren 17an egin dute, Deustuko Unibertsitatean, ?Bitartekotza, errealitatea? II. jardunaldia. Batzarra Adosten Elkarteak antolatu du eta EAEko bitartekaritzaren esperientzia ikertzea izan du helburu. Besteak beste, epaile, abokatu, Eusko Jaurlaritzako ordezkari eta Kantabria, Asturias, Galizia eta Albaceteko bitarterkaritza arloko adituek parte hartu dute.

    Martxoak 20, 2017
  • Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"
    Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"

    Aner Uriarte datozen 4 urteotan Bilboko epaile dekanoa izango da; lanaldi osoan arituko da, eta profesionalki erronka handia izango da berarentzat. Bere erabakiek barruti judizial horretan lanean ari diren organo bakarreko 56 epaitegietan eragina izango dute. Horrez gain, herritarrok hain urrun dakusagun Justizia Administrazioaren arlo horren ordezkaria ere izango da.

    Abuztuak 26, 2014
  • Delitu informatikoak: arrasto digitalaren atzetik

    Antzinako gizartea eta mundu modernoaren arteko mugarria inprenta dela diote adituek; izan ere, informazioa idatziz eta gizatalde handiei helarazteko aukera eman zuen inprentak, eta horren ondorioz, informatzeko eredua errotik aldatu zen. Harrezkero sei mende luze joan dira, eta gaur egun komunikatzeko bitarteko anitz dauzkagu eskura. Baina bada prozesu horretan, deigarria den zerbait: urteak aurrera joan ahala, asmakizunaren sorrera eta erabilera masiboaren arteko denbora-tartea izugarri labur

    Uztailak 24, 2014