
Albisteak
Atal honetan, Euskadiko justiziaren arloari buruzko berritasunak eta informazio eguneratua eskaini nahi dizugu. Zure iruzkinak utzi eta RSS bidez harpidetu zaitezke.
-
-
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei doako laguntza juridikoa adingabeei eta ezgaitasuna duten pertsonei ere zabaldu zaie Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluak lankidetza hitzarmen berria sinatu dute
-
Nerea Melgosak ekitatearen eta balio etikoen arteko lotura goraipatu du "Ekitate Arbitrajea" izeneko jardunaldian Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak Euskadiko Etika Klusterra Fundazioak antolatutako Ekitate Arbitrajea jardunaldiaren hasiera-ekitaldian parte hartu du gaur goizean.
-
Zerbitzu-eginkizunen, behin-behineko atxikipenaren eta ordezkapen bertikalaren bidez aldi baterako lanpostuak betetzeko deialdiaren behin-betiko ebazpena argitaratu da Ebazpena, 2024ko apirilaren 15ekoa, justizia administrazioko zuzendariarena
-
Gasteizko barruti judizialeko digitalizazio-lanak hasi dira Prozesua amaitu da Bilboko barruti judizialean
-
Eusko Jaurlaritzak berriz argitaratu du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako baliabide eta zerbitzu guztiak biltzen dituen gidaliburua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, inplikatuta dauden gainerako sailekin eta erakundeekin elkarlanean, berriz argitaratu du Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? izenburua daraman eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako baliabideak eta zerbitzuak biltzen dituen gidaliburua.
-
Antolamendu judizialari buruzko online ikastarorako deialdia Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
-
Gobernu Kontseiluak karrera judizialean eta fiskalean formakuntza-jarduerak egiteko hitzarmen bana sinatzeko oniritzia eman du (Gobernu Bilera 2024-4-30) Gobernu Kontseiluak gaur eman du oniritzia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta, Euskadiko Administrazio Orokorrak Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmen bana sinatzeko.
-
Salaketa baten izapidetza onartzea. Zertan datza? Egunero iristen dira milaka eta milaka salaketa Espainiako epaitegietara, baina, guztiek ez dute ibilbiderik izaten. Horietako asko ez dira izapidetzeko onartzen, salatutako egitateak ez duelako delitu-izaerarik edo egitateak faltsuak direlako. Hain zuzen ere, agintaritza eskudunaren aurrean salaketa bat jarri ondoren, beharrezkoa da salaketaren izapidetze onartzea, horri buruzko ikerketa bat hasteko.
-
Zibil arloko jurisdikzioari buruzko online ikastarorako deialdia Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zibil arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.





