Espetxeen esparruan irteera programatuak eta terapeutikoak egiteko laguntzak erregulatzen dituen dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2024-2-27)
Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bat onartu du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta, honako hauek erregulatzeko oinarriak ezartzeko: espetxean, baldintzapeko askatasunean eta bien senitartekoei laguntza-prestazio ekonomikoak ematea; irteera programatuak edo terapeutikoak egiteko laguntzak ematea; eta espetxean dauden pertsonei sariak eta pizgarriak ematea, baita Aukerak-en prestakuntzarako pizgarriak ematea ere