
Albisteak
Atal honetan, Euskadiko justiziaren arloari buruzko berritasunak eta informazio eguneratua eskaini nahi dizugu. Zure iruzkinak utzi eta RSS bidez harpidetu zaitezke.
-
-
María Jesús San José bermatu duenez, bere Sailaren lehentasuna da justizia errestauratiboa, eskuragarria, inklusiboa eta pertsona erdigunean duena sustatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Hitzaren Aldeko IV. Jardunaldi Juridikoen inaugurazioan parte hartu du
-
Gobernu Kontseiluak baimena eman du 10 plaza sortzeko Bilboko Lehen Auzialdiko 17 zenbakiko Epaitegia eta Alegiako Bake Epaitegia abian jartzeko (Gobernu Bilera 2024-10-15) Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan hamar plaza sortzeko oniritzia eman du.
-
Ba al dakizu kasu batzuetan ez dituzula tasa judizialak ordaindu behar? Tasa judizialak pertsona fisiko edo juridiko batek auzitegietara jotzen duenean eta Justizia Administrazioa erabiltzen duenean ordaindu beharreko zergak dira.
-
Lehendakariak: "Birgizarteratzera bideratutako justizia arinago eta eskuragarriago baten alde ari gara lanean" Imanol Pradalesek 2024-2025 Urte Judizialaren Irekiera ekitaldian parte hartu du, Bilbon
-
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegi Klinikako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa espezifikoaren behin-behineko esleipena argitaratu da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horretarako deialdia.
-
Zibil arloko jurisdikzioari buruzko online ikastarorako deialdia ireki da Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zibil arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
-
Ba al dakizu Heriotza Aseguru-kontratuen erregistro bat dagoela? Justizia Ministerioak Heriotza Aseguru-kontratuen erregistro bat du herritarren zerbitzura. Erregistro horren helburua da beharrezko informazioa ematea, balizko interesdunek jakin dezaten, baldin eta hildako pertsona batek heriotza kasuetarako aseguru bat kontratatuta bazuen, bai eta zein aseguru-erakunderekin sinatu zuen ere. Erregistro publikoa da, eta edozein interesdunek eskura dezake.
-
Donostiako Barruti judizialean digitalizazio-lanak hasi dira Erregistro Zibilak digitalizatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin. Lanak amaitu dituzte Bilboko Barruti judizialean, bulego orokorra barne, eta Gasteizeko 43 bulego laguntzaileetan.
-
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak nabarmendu du espetxe-sistemak garrantzi handia duela justiziaren administrazioan eta segurtasun publikoaren kudeaketan Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak inauguratu duen eta Bilbon egiten ari den Espetxe Zuzenbidearen I. Kongresuan parte hartuko du gaur eta bihar





