Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Euskara online 2022/2023 ikastaroak (otsaileko deialdia)

Argitalpen-data: 

Euskara online 2022/2023 ikastaroak (otsaileko deialdia)

Euskara Online 2022/2023ko ikastaroko otsaileko deialdian izena emateko epa zabalik da.

Hartzaileak:

  1. Kudeatzaileak, izapidegileak, laguntzaile judizialak eta auzitegiko medikuak.
  2. Lan-kontratuko langileak.
  3. Epaileak, magistratuak, bake-epaileak, fiskalak eta Justizia Administrazioaren letraduak.
  4. Espetxeetako langileak.
  5. EAEko Justizia Administrazioko eta espetxeetako lanpoltsetako kideak.

Matrikula epea: 2023ko otsailaren 13tik 22ra (biak barne)

Eskaera eta prozedura, esteka honetan (leiho berri batean irekitzen da).

Ikastaroei buruzko informazioa

Hasiera eta amaiera egunak: 2023/03/14tik 2023/07/04ra arte. Ohar garrantzitsua: irakasleak zuzendu beharreko lanak bidaltzeko azken eguna: uztailaren 2a.

Ikastaro kopurua:

  • ON 1-8: zerotik hasten diren ikasleentzat, edo oinarrizko kontzeptuak birpasatu nahi dutenentzat.
  • Orekaon 1-8: 1. HE/B1 eta 2. HE/B2 dutenentzat.
  • Onbidez 1-8: 3. HE/C1 dutenentzat.
  • Prozedura zibila 1: Gutxienez 2. HE/B2 egiaztatua dutenentzat.

Euskara maila: zerotik hasten direnak; 1. HE/B1; 2. HE/B2 edo 3. HE/C1.

Iraupena:

  • Orekaon programa: 20 ordu ikastaro bakoitzeko
  • Onbidez programa: 30 ordu ikastaro bakoitzeko.
  • ON programakoak (zerotik hasita): 25 ordu, ikastaro bakoitzeko.
    Prozedura zibila 1: 25 ordu.

Informazio guztia: Euskara ikastaroa (PDF, 250 KB) (leiho berri batean irekitzen da)