Aurretiko-hitzordua
OHARRA: Abenduaren 22ko 14/2022 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko epea baliogabea da jarduketa judizial guztietarako, lege prozesalek presakotzat jotzen dituztenetarako eta auzi penalen instrukziorako izan ezik.
Egoitza judizial batera joateko, ezinbestean aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Aurretiko hitzordu mota desberdinak daude, joan nahi duzun organoaren arabera:
- Erregistro Zibil batera joateko aurretiko hitzordua.
- Orientazio Juridikoko Zerbitzura joateko aurretiko hitzordua, doako justizia eskatzeko.
- Organo judizialak, zerbitzu arruntak, epaitegi dekanoa, arreta eta informazioa, partikularrek idazkiak aurkeztea, Apud Acta ahalordetzak, fiskaltzak eta talde psikosozialetara joateko aurretiko hitzordua.
- Lan-harremanetako gradudunen elkargoetarako aurretiko hitzordua (lan-arloko orientazio juridikoa).
Informa zaitez honi buruz
Aurretiko hitzordua eskatu aurretik
Euskadiko egoitza judizialetan herritarrei arreta telefono edo posta elektroniko bidez ematen zaie. JustiziaEus-en Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak eskura dituzu.
Bide hauetatik egindako kontsulta bidez ezin da inolaz ere espedienterik kudeatu edo izapidetu ez eta dokumentaziorik bidali ere; hortaz, informazioa bakarrik emango da, eta herritarrei auzi zehatz bakoitzean egoki jarduteko moduari buruzko orientabidea emango zaio.
Nola sartu egoitza judizial batera
- Justizia Jauregira sartzeko hitzordua daukazula egiaztatu behar duzu. Eraman ezazu zurekin zitazioa edo hitzorduaren egiaztagiria, paperean zein telefonoan.
- Egin nahi duzun izapiderako behar duzun dokumentazio guztia daukazula egiaztatu ezazu. Hitzordua Erregistro Zibil batean behar baduzu, kontsultatu ezazu aurretik zure izapidea egiteko aurkeztu behar duzun dokumentazioa.
- Zalantzarik baduzu, deitu telefonoz edo bidali posta elektronikoa dagokizun organo judizialera.
- Garaiz iritsi eta kontutan hartu eraikinean hitzordua baino bost minutu lehenago arte sartzeko aukera daukazula.
- Joatea ezinezkoa bazaizu, hitzordua ezeztatu ezazu, tarte hori beste norbaitek baliatzeko aukera izan dezan.
Segurtasuna eraikinetan
Prozedura hau erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko ezarri da eta eraikin judizialetara sartu daitekeen pertsona kopurua mugatzen du, 3/2020 Legea, irailaren 18koa, Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ari aurre egiteko antolaketa eta neurri prozesalei buruzko 18. artikuluan ezarritako jarraibideak , eta Justizia Ministerioaren JUS 394/2020 Agindua, maiatzaren 8koa, COVID-19aren aurrean Laneko Segurtasun Eskema eta Konfinamendua arintze-plana onartzen duena betez .