Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Eskubideen Karta

Eskubideen Karta 2002ko apirilaren 16an onartu zen Diputatuen Kongresuan

Pertsonek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen katalogoak herritarren aurrean justizia-administrazio arduratsua lortzea oso garrantzitsua dela azpimarratzen du; izan ere, herritarrek kexak egin ahal izango dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, egin beharreko konponketak eskatu.

Informa zaitez honi buruz

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Karta prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.

Kartak bi xede ditu:

  • Batetik, Justizia Administrazio modernoa eta irekia eta herritarrekiko arduratsua izatea; herritarrek Justiziaren funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte, bai eta, behar izanez gero, kalte-ordainak galdatu ere.
  • Bestetik, babes gutxien duten herritarrei arreta berezia eskaintzea: etxeko indarkeriaren biktimei, adingabeei, pertsona ezinduei edo etorkinei.

Kartak herritarrek abokatu eta prokuradoreen aurrean dituzten eskubideak galdegiteko oinarriak ere ezartzen ditu, besteak beste, deontologiaren ikuspegitik jokabide zuzena, haien lanaren gutxi gorabeherako kostuari buruzko informazio argia, eta kalitatezko doako aholkularitza, pertsonak doako laguntza juridikorako eskubidea duenean.

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Kartak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die.