Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Izen- eta abizen-aldaketa

Izen- eta abizen-aldaketa

Pertsona orok du bere izena aldatzea eskatzeko eskubidea. Seme/alaba bati izena aldatzeko, hark bost urte baino gehiago izan behar ditu. Adin horretatik aurrera, edonork eska dezake izena aldatzea bere bizitzako edozein unetan eta nahi beste aldiz, baldin eta legean aurreikusitako arrazoiren batengatik bada.

Edonork alderantzika dezake bere abizenen ordena, eta horrela bigarren abizena lehena bihurtu. Abizenen ordena-alderantzikatze hori, ordea, behin bakarrik egin daiteke. Ezin da lehengo egoerara itzuli.

Informa zaitez honi buruz

Izena aldatzeko eska dezakezu honako kasu hauetan:

Kontsultatu izena aldatzeari buruzko informazio osoa Zerbitzuak eta Izapideak atalean.

Erregistro Zibileko pertsonala arduratzen da aukeratutako izena ezarpeneko arau orokorren arabera onargarria den edo ez aztertzeaz. Arauek honako muga hauek ezartzen dituzte:

  • Ezin dira bi izen bakun edo elkartu bat baino gehiago jarri, nahiz eta azken hauek bi hitz baino gehiago eduki dezaketen. Gainera, bi izen bakun jartzen badira, gidoiarekin lotuta joateaz gain, bien lehenengo hizkia letra larriz idatzi behar da.
  • Ez da onartzen pertsonaren duintasunaren aurkako izenik, ez esanahi propioagatik, ezta abizenarekin konbinatuta ere.
  • Ezin da pertsonaren identitatea nahasten duen izenik ipini. Hala nola, abizen arruntak aukeratzea izentzat. Identifikazioa nahasgarria den ala ez aztertzean, ez da aintzat hartu behar izenak pertsonaren sexuarekin edo sexu-identitatearekin duen korrespondentzia.
  • Ez da baliozkoa abizen berdin-berdinak dituzten anaia-arrebek izen bera edukitzea, bat hilda ez badago. Era berean, ez dira onartzen oso antzekoak direnak.

Zure abizenak aldatzea erabakitzen baduzu, honako hau hartu behar duzu kontuan:

  • Abizenen ordena alderantzikatzea eskatzeko gutxieneko adina, hamasei urtekoa da.
  • Ezin da jarri lehen tokian amaren bigarren abizena (laugarren abizena). Horretarako, amak bere abizenak alderantzikatu behar ditu aurrena eta bere bigarren abizena lehen tokian jarri.

Zure abizenak euskarazko grafiara egokitu nahi badituzu, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egin behar duzu eskaera, behar den dokumentazioaz hornituta.

Kontsulta ezazu abizenen aldaketari buruzko informazio osoa Zerbitzuak eta Izapideak atalean.