Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zein egitura dute liburuek Inforegen?

Hiru ataletako liburuek 200 orri dituzte, 1.tik 400.era zenbakituak:

  • Jaiotzen liburuetan, 175 orri inskripzio nagusietarako dira eta beste 25 orri osagarriak dira.
  • Ezkontzen eta heriotzen liburuetan, berriz, 190 orri inskripzio nagusietarako dira eta beste 10 osagarriak dira.
  • Orri Osagarriei esker, leku gehiago behar duten orrietako erregistro-historiala osatzen bukatu ahal izango dugu. Orri horiek identifikatzeko osagarriak (complementarias) legenda inprimatuta izango dute, erregistroko orria zeharkatuz, eta liburukiaren amaieran egongo dira.

Horrez gain, eginbideetarako bi orri egongo dira: bat irekiera-eginbiderako eta bestea itxiera-eginbiderako.

Jaiotzen eta ezkontzen ataletako liburuetako orri bakoitzak, bi orrialdeak barne (aurrealdea eta atzealdea), inskripzio bakarra izango du. Heriotza-inskripzioek orri bakarra izango dute.