Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria motako ohiko galderak

Sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria eskatzeko hitzordua eskatu behar al dut?

Sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria aurrez aurre eskatzeko nahitaezkoa da hitzordua edukitzea.

Gora itzuli

Nola eska dezaket nire enpresako langile guztien sexu-delituen ziurtagiria?

Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera modu taldekatuan egiteko, enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan hurrrengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

Datuak prozesatu ondoren, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean agertzen den informazioa emango zaio enpresari, banakako kontsulta-frogagirien bidez. Frogagiri bakoitzak Egiaztapen Kode Segurua (csv) dauka, eskatzaile bakoitzaren ziurtagiriak deskargatzeko.

Gora itzuli

Nola baimendu dezaket nire enpresa Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian nire sexu-izaerako datuak bere kabuz eskuratu ditzan?

Enpresek Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian talde-kontsulta egiteko aukera dute, beti ere, langileen baimena badute.

Zure enpresak zuri dagozkizun datuen kontsulta egiteko baimena eduki dezan, Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian bere langile guztien datuak batera kontsultatzeko baimen eredua aurkeztu behar du.

Gora itzuli

Nola baimendu dezaket Udaletxe bat nire sexu-izaerako delituen informazioa hark bere kabuz eskuratu dezan?

Sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria erakunde publiko batean aurkezteko behar baduzu, Administrazio horri datuak zuzenean kontsultatzeko baimena eman diezaiokezu. Horretarako, Administrazio Publikoei Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian datuak kontsultatzeko baimena aurkeztu behar duzu.

Gora itzuli

Nire semearen sexu-izaerako delituen ziurtagiria online eskatu dezaket?

Ez. Eskaera Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik egin behar da, eta eskaera interesdunak berak egin behar du bere identifikazio elektronikoarekin.

Era horretara, eskaera zure semeak egin beharko luke bere identifikazio elektronikoarekin. Eskaera zure semearen izenean egin nahi baduzu, aurrez aurre egin dezakezu.

Gora itzuli

Nola lortu dezaket nire sexu-izaerako delituen nire ziurtagiriaren kopia inprimatua?

Administrazioak zure sexu-izaerako delituen ziurtagiria deskargatzeko aukera ematen dizu. Eskaera online egiten baduzu, ziurtagiria unean bertan deskargatzeko aukera izango duzu. Eskaera aurrez aurre egiten baduzu,  24 orduko epean testu-mezu bat bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Ziurtagiria deskargatu ostean, nahi beste kopia inprimatzeko aukera izango duzu.

Gora itzuli

SMSa iritsi zait, baina ezin dut sexu-izaerako delituen ziurtagiria deskargatu

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria deskargatzeko testu-mezua jaso baduzu, baina ziurtagiria deskargatzea ezinezkoa bazaizu, baliteke zure nabigatzailea bateragarria ez izatea. Zure gailuan Chrome edo Mozilla Firefox nabigatzaileak instalatuta edukitzea gomendatzen dizugu.

Gora itzuli

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria postaz eskatu dezaket?

Bai, sexu-izaerako delituen ziurtagiria postaz eskatu dezakezu. Eskatutako dokumentazio guztia hurrengo helbidera bidali beharko duzu:

  • Bizkaia: Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetza (Elkano kalea, 9-7.a, 48008 Bilbao)
  • Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII.a plaza,6.20010, Donostia/San Sebastian)
  • Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea, 1. 01071, Vitoria-Gasteiz)

Nortasuna egiaztatzen duten fotokopiak erkatua gehitu behar duzula gogoratu ezazu.

Gora itzuli

Eskaera aurrez aurre egiten badut, sexu-izaerako delituen ziurtagiria unean bertan jasoko dut?

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu, 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Era horretara, arazo teknikorik ez badago, egun bateko epean sexu-izaerako delituen ziurtagiria jasoko duzu.

Gogoratu: eskaera aurrez aurre egiteko nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua edukitzea.

Gora itzuli

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria nire alabaren izenean eskatu dezaket?

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria zure alabaren izenean eskatzeko zure nortasuna eta zure alabarena egiaztatu behar dituzu eta bere ordezkaria zarela egiaztatzen duen edozein zuzenbide arloko dokumentu bat behar duzu. Zure alaba adingabea bada, Familia Liburuaren fotokopia erkatua aurkeztu behar duzu.

Gora itzuli

Ziurtagiria aldian-aldian aurkeztu behar al dut?

Ez dago zertan aurrekarien ziurtagiria aldizka aurkeztu behar, baldin eta berri bat eskatzeko bidezko arrazoirik ez badago.

Hala ere, enplegu-emailearen irizpidearen arabera egongo da ziurtagiri berria eskatzea, baldin eta arrazoizko susmoak edo susmo sendoak baditu eta langileak hasierako ziurtagiria aurkeztu zuenetik sexu izaerako delitu bategatik epai irmoz zigortua izan dela uste badu.

Gora itzuli

Zer da 'ohiko lana adingabeekin' egitea?

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, 0401/2015 txostenean jasotakoaren arabera, "ohiko lana adingabeekin" egiten dela kontsideratzeko, lanaren jatorrizko izaeran adingabeekin ohiko harremana egon behar da, adingabeak izanik zerbitzu horren helburu nagusia. Hortaz, mota guztietako erabiltzaileekin -tartean adingabeak egonik- ohiko harremana duten profesionalek ez dute zertan ziurtagiria aurkeztu behar, lana ez badago beren-beregi adingabeei zuzenduta.

Gora itzuli